Ondarretako futbol zelaia
Ondarretako futbol zelaia Realaren lehen futbol zelaia izan zen, Donostiako Ondarretan zegoena eta gaur egun desagertua.
Ondarreta | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°18′49″N 2°00′27″W / 43.3136839°N 2.0074778°W |
Historia
aldatuDonostian jokatu ziren lehenengo partidak Atotxako belodromoan izan ziren[1].
Donostiako aurreneko futbol taldea San Sebastian Recreation Club izan zen. 1904ko abuztuaren 28an sortu zen eta Donostiako aisialdi jarduerak sustatzea helburu zuenez hainbat kirol talde sortu zituen bere barnean; futbola, tenisa, hockeya, kriketa, hipika, errugbia, poloa, golfa, atletismoa... Hasierako egoitza Ategorrietan izan zuen eta 1906an Antiguo auzora aldatu zen, Zumalakarregi etorbidera hain zuzen ere[2]. 1906ko martxoaren 3an Ondarretako futbol zelaia inauguatu zuen. Horretarako Recreation eta Athletic-en arteko lagunarteko partida jokatu zen eta donostiarrak 2-1 nagusitu ziren[3].
1909ko irailaren 7an Sociedad de Foot-Ball de San Sebastián talde berriak SS Recreationen lekua hartu zuen. Bost hilabete beranduago Alfontso XIII.ak, Donostian udak igarotzen zituenak, Errege titulua eman zion taldeari eta Real Sociedad de Foot-Ball bihurtu zen[4]. Realak, talde ofizial bezala, London Nodmansen aurka jokatu zuen bere lehen partida, 1-5 galduz.
Realaren zelaia izan zen harik eta 1913an Atotxako futbol zelaia eraiki zen arte[5].
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «https://twitter.com/atotxaorg/status/1170266910510014467» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia» RCTSS (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ «San Sebastián Recreation VS Athletic Club 18/3/1906 | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ «1.1 Orígenes del club (1904-1910) - web REAL SOCIEDAD» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La inauguración de Atocha» El Diario Vasco 2008-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |