Kultura-ondare

ondare fisikoa edo ukiezina, kulturalki balio berezia duena gizarte talde batentzat, eta aurrekoengandik jasoa
Ondare babestua» orritik birbideratua)

Kultura-ondarea komunitate baten iraganaren berezko jaraunspen kulturala da, gaur egunera arte mantendu eta gaur egungo belaunaldiei helarazi zaiena.

UNESCOren bandera.

Azken urteetako kontzeptua hedatu egin den heinena, aberastu egin da eta kultur espresio berriak onartu ditu, eta besteak bete, kultur ondarea bi azpikategoria nagusitan sailkatzen da: materiala eta immateriala edo ukiezina.

Mezkitako kupula eraikinaren barrutik ikusia
Shah mezkita, Isfahanen, Iranen. Islamiar artearen obra gorenetako bat.

Lege babesa aldatu

Eremu politiko eta legalean, ondasun jakin batzuk herri, eskualde, estatu edo gizateria osoaren kulturarako garrantzitsutzat jotzen dira eta juridikoki horrela sailkatzen dituzten entitateek ondasun horien zaintza eta babesa bermatzen dituzte. Horrela, etorkizuneko belaunaldientzako behar bezala kontserbatu nahi da, eta horiek erabili, gozatu edo bisitatzen dituzten guztientzat aztergai eta esperientzia emozionalen iturri izan daitezen.

Egungo kultur ondasun kontzeptua zehaztu zen ofizialki lehenengoz Europan 1945. urtean Hagan egin zen Gatazka Armatuetan Kultur Ondasunak Babesteko Konbentzioa.[1]

UNESCOk, Gizateriaren ondare sailkapenaren izendapena ematen du. Estatu bakoitzak, bere kultura ondasun eta sailkapen mailak garatu ditu. Adibidez, Frantziak Monumentu historiko irudi legala dauka, eta Espainiak, aldiz, Kultura Intereseko Ondasuna (BIC). Erresuma Batuan, Scheduled Monument irudia erabiltzen da.

Estatu barruko lurralde batzuk ere bere legedia garatu dute, hala nola Euskadiko Autonomia Elkargoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak.

Kultura ondasunak fisikoak edo ukiezina izan daiteke. Azken kasu horretan Kultura Ondare Immaterial izena ematen zaio, eta babes maila altuena ematen du UNESCOk irudi honetaz baliatuta: Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial. Kultur ondasun materialen artean, ondare arkitektonikoa izaten da ezagunena. Bestalde, aurretik garrantzia ematen ez zitzaion industria ondareari balio handiagoa eman zaio azken urteetan. Beste azpikategoria gisa ikus dezakegu ondare arkeologikoa, batzuetan, bere balioa ez baita agerikoa.

Beste ondare mota batzuek ere ezagutza ofiziala lortu dute, hala nola, Natur ondareak.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. GARCÍA CUETOS, Maria Pilar. El patrimonio cultural. Conceptos básicos. Zaragoza. Prensas Universitarias de Zaragoza, 2011. ISBN 978-84-15274-56-8 Ikusi hemen [ikusia: 2020-05-20]

Kanpo estekak aldatu