On the Turning Away (Arbuioan, euskaraz) 1987an Pink Floyd britainiar taldeak A Momentary Lapse of Reason diskoaren barnean kaleratutako abestia da; disko horren abestien artean hori izan zen arrakasta gehien lortu zuena (singlea lehenengo postura iritsi baitzen 1988. urtean AEB-etako hit-paraden, eta Erresuma Batuko zerrendetan marka apalagoa lortu zuen, 55. postua).

On the Turning Away
Pink Floyden musika-lana
Egilea(k)Pink Floyd
Argitaratze-data1987
IzenburuaOn the Turning Away
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakDavid Gilmour eta Anthony Moore (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Gilmour

Pieza honek 5:40 minutuko iraupena du, eta David Gilmour-ek konposatu zuen, Anthony Moorekin batera.

Rock progresiboaren abesti honek hasiera goxoa eta lasaia du; erritmoa bizkortzen da aurrera joan ahala, eta bigarren zatian gitarra elektrikoak eta perkusioa teklatuen soinu leunari gailentzen zaizkio. Hirugarren zatian erritmoa mantsotu egiten da berriz, abeslariari protagonismoa emanez; azken zatiak, aldiz, indar handia du, eta bertan Gilmour-ek Pink Floyden ohiko soinu elektronikoa sortzen du bere gitarrarekin, bukaera antologiko bat lortuz.

Abestiaren hitzek gizaki zapaldu eta baztertuei aipamena egiten diete, gehiengoaren indiferentzia eta arbuioa pairatzen duten ahulenei, hain zuzen. Zalantzarik gabe, Pink Floyden abestien artean honako hau da eduki sozial handienetariko bat duena.

A Momentary Lapse of Reason diskoaren munduko biran (1987-1989) eta hurrengo diskoarenean (The Division Bell, 1994) On the Turning Away ezinbesteko pieza bihurtu zen kontzertu guztietan.

Kanpo estekak aldatu