On bidea
On bidea (gaztelaniaz Camino de perfección) Teresa Ávilakoaren liburuaren itzulpena da. Jatorrizko liburua 1564 eta 1567 artean idatzi zen.
'On bidea' | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Teresa Avilakoa (1598) |
Argitaratze-data | 1598 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Camino de perfección |
Herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 279 |
Euskaraz | |
Izenburua | 'On bidea' |
Itzultzailea | Lino Akesolo eta Aita Onaindia |
Historia
aldatuTeresa Ávilakoak liburu hau idatzi zuen Ávilako San Jose komentuaren moja karmeldarrentzako. Idazlea komentu horren priorea zen.
Edukia
aldatuLiburuak hitzaurrea eta 42 kapitulu ditu. Lehenego 26an kontenplaziozko bizitzaren bidean aurrera egiteko aholkuak ematen ditu: pobrezia, bestearekiko maitasuna, umiltasuna, otoitza... Beste 16 kapitulutan "Gure Aita" otoitzaren hitzei buruzko meditazioa egin zuen.
Itzulpena
aldatuAita Onaindia, J. Onaindia bezala sinatuta, eta Lino Akesolo karmeldarrek 1963an plazaratu zuten euskarazko bertsioa. Liburuak gehigarri ugari zituen:
- Hitzaurrea
- "Aldiz-aldiko" edo Teresa Ávilakoaren bizi-kronologia.
- "Ama Teresa otoizlarien irakasle" testua.
- "Biotz oiuak", sanatera hitzalua.
- "Olerkiak", poemen antologia.
- Santuaren esanak.
- Gaien aurkibidea.
Beraz, ez zen itzulpen hutsa, Teres Ávilakoaren obra ezagutzeko benetako sarrera.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Gaztelaniazko bertsioa.