Omar al-Bashir

politikari sudandarra

Omar Hassan Ahmad al-Bashir (arabieraz: عمر حسن أحمد البشير‎, ba'ʃiːr ahoskatua; Hosh Bannaga, Sudan Anglo-egiptoarra, 1944ko urtarrilaren 1a) sudandar militar eta politikaria da. Sudango estatuburua izan zen 1989-2019 bitartean, Nazioaren Salbaziorako Kontseiluko presidente gisa 1989tik 1993ra, eta Sudango Errepublikako presidente gisa 1993tik 2019ra.

Omar al-Bashir

Sudango Lehen Ministroa

1993ko urriaren 30a - 2002ko abuztuaren 19a
7. Sudango presidente

1989ko ekainaren 30a - 2019ko apirilaren 11
Ahmed al-Mirghani (en) Itzuli - Ahmed Awad Ibn Auf
Bizitza
JaiotzaHosh Bannaga (en) Itzuli1944ko urtarrilaren 1a (80 urte)
Herrialdea Sudan
Lehen hizkuntzaarabiera
Hezkuntza
HeziketaSudanese Military College (en) Itzuli
Egyptian Military College (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraairborne forces (en) Itzuli
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakYom Kippurreko Gerra
Sudango Bigarren Gerra Zibila
Darfurko gatazka
Kongoko Lehen Gerra
Heglig Crisis (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaNational Congress Party (en) Itzuli
albashir.sd
IMDB: nm4644193 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Afro-arabiar jatorria du. Al Bedairyya Al Dahmashyya ipar Sudango tribu beduinoaren kidea da. 1960an Sudango armadan sartu zen. Kairoko eta Khartumgo akademia militarretan ikasi zuen. Egiptoko armadan borrokatu zen 1973ko Yom Kippur Gerran.[1]

1989ko ekainaren 30ean boterea hartu zuen, estatu kolpe baten bitartez.[2] Hassan al-Turabi muturreko islamistaren eraginez, 1991n xaria ezarri zuen herrialdearen iparraldean. 1993an presidente izendatu zuten.[1] 1995ean Egiptoko lehendakari Hosni Mubarakek hilketa saioa izan ostean, nazioarteko ikusmiran geratu zen, eta talde islamista armatuei laguntza ematea egotzi zitzaion. 1999an, parlamentua desegin behar izan zuen, Hassan al-Turabi bozeramailearekin botere borroka izan ondoren.[3]

2005eko urtarrilean, bake ituna sinatu zuen SPLM hegoaldeko gerrillarekin gerra zibilari amaiera emateko. Akordio horren ondorioz, 2011n Hego Sudan independizatu zen.[4] 2009an, hura atxilotzeko agindu zuen Nazioarteko Zigor Auzitegiak, Darfur eskualdeko gatazkan "gizateriaren aurkako krimenak" egin edo egiteko agindu zuelako. Izan ere, Sudango armadak eta haren aliatuek, Janjauid miliziek, Darfurko talde matxinoen kontrako gerra eta erasoetan ehunka mila lagun hil zituzten, eta bi milioi lagun desplazatu eta errefuxiatu eragin zituzten 2003an gatazka piztu zenetik.[5]

2018ko abenduan protestak piztu ziren herrialdean, gobernuak oinarrizko hainbat produkturen gaineko diru laguntzak kendu zituelako. Dozenaka lagun hil zituzten orduz geroztik, eta manifestarien helburu nagusi bilakatu zen al-Bashir presidentetzatik kentzea.[6] Horiek horrela, 2019ko apirilaren 11n militarrek boteretik kendu eta atxilotu egin zuten.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Profile: Sudan's President Bashir. BBC News, 2003ko azaroak 25, news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  2. Bashir ez da berriro presidentetzan lehiatuko. Berria egunkaria, 2011ko otsailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  3. Mujika, Garikoitz. Bakearen deiadarra. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abuztuak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  4. Sokarros, Allande. Al Bashirrek aginteari eutsiko dio Sudanen, bozak irabazi ostean. Berria egunkaria, 2010eko apirilak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  5. Sudango presidentea atxilotzeko agindu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak. Berria egunkaria, 2009ko martxoak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  6. Gonzalez, Ricard. Al-Baxirren erronkarik handiena. Berria egunkaria, 2019ko otsailak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  7. Goikoetxea, Jakes. Armadak Al-Baxir bota du, eta Sudango Gobernuaren kontrola hartu. Berria egunkaria, 2019ko apirilak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omar al-Bashir