Omakase (japonieraz: お任せ?) japonierazko hitza da. Esanahia euskaraz "fio izan" edo "chefen eskuetan jartzea" izango litzateke. Nolabait bezeroak sukaldariaren eskuetan uzten du jateko atera behar duena, berak erabakitzeko.[1]

Sushi platera.

Ezaugarriak aldatu

Sushi jatetxeetan hitza ohikoa da baina baita, orokorrean, edozein jatetxe japoniarretan ere. Zerbitzariari esaldi hau esan behar zaio: omakase onegaishimasu (japonieraz: お任せお願いします?) onegaishimasu ; hau da, "faborea egin, arren". Horrekin sukaldariburuak, haren ustez, momentu horretako platerik onena prestatuko dizu. Halako kasuetan, bezeroak kalitate handiko jakiak, arrain freskoena, eta aurkezpen onena jasoko du. Orokorrean, harreman horretan chefak prestatzen duena kartaren antzeko platerak baino merkeagoa izaten da.

Jatetxe guztiek ez dute omakase eskaintzen, eta egokiena ezagutzen diren jatetxeetan (edo ezagunak direnetan) eskatzea da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu