Olio findegia olioa fintzen duen plataforma industrial bat da. Findegi hauen helburua olio gordinean desiratzen ez diren eratzaileak baztertzea da; ezpurutasunak baztertzea lortu nahi da, hala nola, fosfatidoak, pigmentuak, metalak, etab… glizeridoetarako posible den kalterik txikienarekin eta eratzaile desiragarriko galera minimoarekin.

Erauzketa etapatik lortutako olio gordinak eratzaile kantitate aldagarriak dauzka, adibidez, gantz-azidoak, mono- eta di-glizeridoak, fosfatidoak, esterolak, tocoferolak, pigmentuak, bitaminak, pestizida-itxurak, metal astunak, etab... Tocoferolak inpaktu positiboa dute olioaren kalitatean, antioxidatzaileak dira, baina beste batzuk, fosfolipido-ak, gantz-azido libreak eta metalak, desiratutako produktuaren ezaugarriak lortzeko, baztertu behar dira.

Bi olio findegi mota aurkitu ditzakegu: landare-olioen fintzea (biodieselerako aurretratamendua) eta olio jangarrien fintzea (azkeneko tratamendua).

Landare-olioen fintzea - Biodieselerako aurretratamendua aldatu

Aurretratamendua biodiesela ekoizten duen fabrika bateko lehengaia lortzean datza. Horretarako, olio gordinari beharrezko operazioak eraginez, azkeneko produktua lortuko da.

Aurretratamendu-prozesuko urratsak hauek dira:

  • Egokitzapen garratza
  • Neutralizazioa
  • Banantzea
  • Lehortzea

Egokitzapen garratza aldatu

Fosfatido batzuk ez dira hidratagarriak, kaltzioa eta magnesioa bezalako metalekin, gatzak eratzen dituzte. Aipaturiko gatzak ez dira uretan disolbatzen, beraz, horiek hidratagarriak izateko eraldatu beharko dira. Prozesua 85 °C-tik 95 °C-ra bitarteko tenperaturan burutzen da.

Neutralizazioa aldatu

Azidoarekin egokitutako olioa soda kaustikoko erreaktore batera bultzatzen da, bertan nahastea denbora bat atxikitzen da gantz-azidoen saponifikazio-erreakzioak eta azido fosforikoaren neutralizazioa osatu arte.

Banantzea aldatu

Banantzea zentrifugatzaile eta garbitzaile automatiko batek egiten du eta olioan dagoen hondarra ezabatzen du.

Lehortzea aldatu

Bero-trukagailu batek olioaren tenperatura 105 °C-ra igotzen du, gehiegizko hezetasuna kentzeko. Olioa lehorgailura sartzen da eta atmosfera huts batekin kontaktua egitean, ura lurrundu egiten da.

Olio jangarrien fintzea - Azkeneko tratamendua aldatu

Olioaren eratzaile batzuek bitsa eragiten dute, prezipitatzea produzitzen dute edo olioa koloreztatzen dute. Horretarako, fintze honek beharrezko kolorea, usaina eta egonkortasuna lortzea ahalbidetzen du, familiek azkeneko produktua etxean kontsumitzeko.

Urratsak hurrengoak dira:

  • Aurretratamendua aktibatutako silizearekin
  • Zuriketa edo dekolorazioa
  • Usaina kentzea

Aktibatutako silizearekin egindako aurretratamendua aldatu

Aktibatutako silizearekin egindako aurretratamenduak olio neutroan dagoen fosfolipido-itxurak, xaboiak, metalak eta beste produktu erresidual batzuk ezabatzeko balio du. Produktu hauek, olioarekin eta lur adsorbatzaile egokiekin silizea adibidez, nahastu egiten dira. Adsortziorako beharrezkoa den denbora pasatzean, nahastea zuritzaile batera transferitzen da koloratutako konposatuen enkaitzea burutzeko.

Zuriketa edo dekolorazioa aldatu

Dekolorazioaren asmo nagusia kolorea eragiten duten osagaiak ezabatzea da, adsortzioa erabiliz, azkeneko produktua desiratutako kolorearekin atera arte. Bestalde, dekolorazioak olioa edo koipea hurrengo etapara pasatu baino lehen, olioan dauden xaboi-trazak ere ezabatzeko balio du.

Lurra iragazkiekin kentzen da. Iragazkia deskargatu baino lehen, lurrunarekin batera putz egite bat gauzatzen da, iragazkian olio-galerak txikiagotzeko. Iragazketa berri batek, poltsa motako iragazkiak erabiliz, pasatu ahal izan diren lur-trazak ezabatzen ditu.

Geroago, lehortze bat gauzatzen da, poroen egitura aldatzen du atxikitutako konposatuetako desortzioa saihestuz. Gainera, hutsak edozein herdoiltze-fenomeno saihesten du.

Usaina kentzea aldatu

Orokorrean usaina kentzea landare-olioa fintzeko azkeneko etapa da. Prozesu honen asmoa ezaugarri zitalak ematen dituzten substantzia desberdinak kentzea da, hala nola: usaina, kolorea, gustua eta garraztasuna. Aipaturiko substantziak olioa baino lurrunkorragoak direnez, tenperatura altuko egoeran, eta hutsean zuzeneko lurruna erabiliz, destilatzen dira. Honen abiadura, tenperatura eta presioaren mendean egongo da.

Prozesu honen ekipamendua erregimen jarraituan operatzeko diseinatuta egongo da. Etengabeko ekoizpen ahalmena du eta operazio hauek egiten ditu: desegurastea, aurretiko berotzea (bero-errekuperazioa), berotzea, usaina kentzea, aurre-hoztea (bero-errekuperazioa) eta gantz-azidoen errekuperazioa.

Usaina kentzearen ezaugarri partikularra, aurreko operazioak zutabe bertikal bakarrean burutzen direla da, huts beraren azpian, tenperatura egokian eta lurrun-injekzio zuzenean, usaina kentze perfektua ziurtatuz.

Desodorizatutako eta hoztutako olioa biltegiratze deposituetara bidali aurretik, olioa iragazki poltsetatik pasarazten da distira har dezan.

Kanpo estekak aldatu