Olga Uribe Salaberria (Durango, Bizkaia, 1958ko uztailaren 12a) ehulea da, lihoan espezializatua. 2022an Bizkaian antzinako lihozko oihalak erreproduzitzen dituen ehule bakarra da.[1]

Olga Uribe

Bizitza
JaiotzaDurango1958ko uztailaren 12a (65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakehulea

Facebook: olga.uribesalaberria Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehen urratsak aldatu

25 urte zituenean hasi zen Olga Uribe ehule izatea amesten, Zornotzako artisau azokan Sierra de Cameroseko (Errioxa) artisau bikote bat ehungailu bategaz lanean ikusi ondoren sortu zitzaion jakinmina. Astebete igaro zuen haiekin ikasten Errioxan. Harrezkero, geratu barik jarraitu du ikasten. Autodidakta izan da eta askotariko oihaletan oinarrituta atera ditu teknikak. Zetagaz, kotoiagaz eta artileagaz lan egin duen arren, lihoan espezializatu da. Batez ere, oparitarako piezak egiten ditu: kutxen gainerako oihalak, zamuak (hileta eta bataioetan erabiltzen zen oihala), mahai-tapizak...

Lihoa ehuntzen aldatu

Lihoak gure historia eta tradizioekin duen lotura estua kontuan izanik, hari horri tiraka hasi zen Olga 2007an. Durango, Olgaren jaioterria adibidez, oso garrantzitsua izan zen lihozko oihalen produkzioan. Durangoko oihaldunen aurre-ordenantzak izan ziren Errege-erregina Katolikoek sinaturiko Iberiar penintsulako lehenengoak, 1594an. Aurrekari horiek ezagututa, lihozko oihaletako antzinako teknika aztertzen hasi zen Olga. Hainbat proba eta saikera egin behar izan zituen oihal horien erreproduzioak egiteko eta ehungailu bat ere egin behar izan zuen, Europako iparraldean erabiltzen diren ehungailuetan oinarrituta eta lihoan espezializatzea lortu zuen.

Lanak eta erronkak aldatu

Ehule ibilbidean zehar hainbat lan egin ditu lihoan, haien artean Bilboko Euskal Museoan dauden antzinako lihozko oihalen lehenengo kopiak.

Tradizio handia egon da, baina guztiz galdu da. Belaunaldi berrientzat guztiz ezezaguna da eta ezagutzen ez denak balioa galtzen du. Ezjakintasun horrek pieza asko galtzea ekarri du. Olga Uribe

Horregaitik, etxe edo baserrietan agerturiko antzinako oihalak bota beharrean, museoetara eroatera animatu gura du jendea Olgak. Berari ere eraman dizkiote batzuk eta erreprodukzioak egin ditu. Lihoa eta horregaz loturiko artisau lana berreskuratzea da Olgaren helburua, galdu ez dadin. Ia 200 urte dituen ehungailu bat ere badu gordeta, eta lihoa prozesatzeko behar zen tresneria guztia. Egunen batean nonbaiten erakustea dut amets. Lihoak lan handia eskatzen du eta garestia da. Antzina, familia batek zuen boterearen erakuslea zen. Artileagaz batera lihoa erabiltzen zen batez ere, kotoia sartu zen arte. Lihoak prozesu luzea eskatzen zuen, astuna, eta kotoiak ez; merkeagoa zen, gainera.

Proiektu berriak aldatu

2021ean Ekuadorren egon zen, hango ehule batzuekin, eta hainbat argazkirekin eta konpromiso sendo batekin itzuli zen: hango oihalak aztertzea eta katalogo bat sortzea, hango kultura eta oihalen tradizioa galdu ez daitezen. Perura ere joateko asmoa du, hango oihalak aztertzera.

Erakusketak aldatu

2011n Valorarte talde erakusketan parte hartu zuen, Adif Vialia Bilboko Abandoko geltokian.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «“Lihoak lotura estua du gure historiagaz eta gure tradizioekin" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
  2. Correo, El. (2011-04-15). «Colectiva. "Valorarte"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).

Kanpo estekak aldatu