Eusko Olerti Eguna
(«Olerti Eguna» orritik birbideratua)
Olerti Eguna edo Euskal Poesiaren Eguna XX. mendeko 1930. hamarkadan Euskal Pizkundearen barruan eman zen ekimen arrakastatsua izan zen. Lehenengoa 1930eko ekainaren 1ean antolatu zen Errenterian eta handik aurrera urtero ospatu zen Espainiako Gerra Zibila hasi arte. Ekimena Euskaltzaleak elkarteak eraman zuen aurrera. Egun horiek euskararen aldeko ekimen indartsuak izan ziren non, poesiarekin batera, folklorea, musika eta festa egiten zen.

Antolatutako Olerti Egunak
aldatuZazpi izan ziren:[1]
- 1930: I.a, Errenterian ospatua (Gipuzkoa). Koldobika Jauregi omenez egin zen. Bertan izan ziren, besteak beste, honako olerkari hauek: Jose Mari Agirre "Lizardi", Nikolas Ormaetxea Pellejero “Orixe”... [2] Irabazlea Estepan Urkiaga "Lauaxeta" izan zen.
- 1931: II.a, Tolosan (Gipuzkoa).
- 1932: III.a, Hernanin (Gipuzkoa).
- 1933: IV.a, Urretxun (Gipuzkoa).
- 1934: V.a, Zarautz (Gipuzkoa)
- 1935: VI.a, Bedoña, Aretxabaleta (Gipuzkoa).
- 1936: VII.a, Lekeition (Bizkaia). Eusebio Azkue eta bere semea, Resurreccion Maria Azkue, omenduak izan ziren.[3]