Olazabal jauregia (Zumaia)
eraikitako euskal ondare nabaria Zumaian
Olazabal jauregia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zumaia udalerrian dagoen jauregia da. Zumaiako Alde Zaharran dago, San Joan iturria eta Zumaia jauregiaren parez-pare. Izena Olazabal familiaren egoitza izateagatik datorkio.
Olazabal jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zumaia |
Koordenatuak | 43°17′48″N 2°15′27″W / 43.2968°N 2.25741°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 2 |
Historia
aldatuJuan de Olazabal Bastidak eraiki zuen, Filipe IV.a Espainiakoaren idazkaria eta Inkisizioaren Kontseilu Goreneko kontulari nagusia izan zena.
XVII. mendeko eraikin eder honen elementu deigarriena hareharri landuz eraikitako etxearen aurrealdea da. Bertan du sarrera, eta solairu nagusian, burdina forjatuzko bi balkoi ditu. Erdiko balkoiaren alde banatan, olazabaldarren leinuko bi armarri eder daude, kareharrizkoak biak. Aurrealdearen erremate gisa, teilatu-hegal zabala du, garaiko gustuen arabera apaindua.
-
Olazabaldarren armarria.