Olatz Mitxelena Larreta

gipuzkoar idazlea, itzultzailea, zutabegilea eta irakaslea

Olatz Mitxelena Larreta (Oiartzun, Gipuzkoa, 1989 urtarrilaren 13a) gipuzkoar irakasle, idazle[1] eta zutabegilea da.

Olatz Mitxelena Larreta

Bizitza
JaiotzaOiartzun1989ko urtarrilaren 13a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 1091

Ibilbidea aldatu

Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Filosofian lizentziaduna, Bartzelonan Estudios Comparados de Literatura, Arte y Pensamiento masterra burutu zuen gero. Idazle Eskola Graduondokoa eta Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista Graduondokoa ere egin zituen.

Bigarren Hezkuntzan lan egin du, Euskara nahiz Filosofiaren Historia irakasgaien irakasle; gaur egun, Donostiako IRALEn irakasle lanak egiten ditu.

Idazlanak aldatu

2021ean XXIV. Igartza Saria irabazi zuen Arrakalak izenburuko ipuin sorta proiektuari esker. Saria irabazteari esker, 2023an 'Arrain hezur bat eztarrian'  narrazio-liburua argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin.[2][3]

2022an, Marina Garcés filosofoaren Filosofía inacabada liburua euskarara ekarri zuen Jakin argitaletxearen eskutik Filosofia amaitu gabea izenburuarekin.[4]

[5]

Maiztasun jakin batekin, ostiraletan argitaratzen den Oarso Bidasoko Hitzan iritzi artikuluak idazten ditu.[6]

 
Igartza Literatura Beka XXIV. 2021


Literatur Sariak aldatu

  • Espainiako Kritikaren Saria narratiba kategorian, Arrain hezur bat eztarrian ipuin liburuagatik, 2023.[7]
  • Ignacio Aldecoa Saria, Arabako Foru Aldundia, 2021.[8][9]
  • Igartza Literatura Beka XXIV, Beasaingo Udala, CAF, Elkar, 2021.[10]
  • Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketa, 1. saria. Berria, 2018.[11][12]
  • Bordari ipuin lehiaketa, 1. saria. Hondarribiako Udala, 2014.[13]
  • XXXIII. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa, 25 urtetik beherakoen saria. Ereintza Elkartea, 2013.
  • Lasarte-Oriako Literaturako XXVI. Lehiaketa, 1. saria. Lasarte-Oriako Udala, 2012.
  • Urruzuno Literatur Lehiaketa. Eusko Jaurlaritza, 2004, 2005, 2006.[14]
  • Narrazioak eta Olerkiak, R. Mª Azkue Saria. Euskaltzaindia, 2003, 2004, 2005.


Erreferentziak aldatu

  1. Gurrutxaga, Iñaki. (2023-03-17). ««Idazle izan nintekeela ikusarazi dit Igartza bekak»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  2. Erik, Gartzia(e)ko. (2023-03-31). «Olatz Mitxelena: "Gizakiaren ezintasunetara joaten zait begirada"» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  3. Erik, Gartzia(e)ko. (2023-03-16). «Komunikazio falta eta ezintasuna zeharkatzen dituzten hamar ipuin, Mitxelenaren estreinakoan» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  4. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Filosofia amaitu gabea - Marina Garcés Mascareñas» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Kulturaren definizio bat, Olatz Mitxelena Larretaren eskutik - Kroketak - Podcast en iVoox» iVoox (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  6. «Olatz Mitxelena Larreta» Oarsoaldeko Hitza 2022-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  7. «Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute Harkaitz Canok eta Olatz Mitxelenak» Berria 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Alejandro Morellón y Olatz Mitxelena Larreta ganadores de la cincuenta edición del PREMIO IGNACIO ALDECOA DE CUENTOS, que convoca la Diputación Foral de Álava» deconcursos 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  9. (Gaztelaniaz) «El premio Ignacio Aldecoa cumple 50 años y el Ernestina de Champourcin alcanza ya su edición 31» EITB 2022-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  10. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-09-16). «Olatz Mitxelena Larretak irabazi du XXIV. Igartza Saria» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  11. Mitxelena, Olatz. (2023-05-30). «Grezia: memoriaren postalak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  12. Erik, Gartzia(e)ko. (2019-01-15). «Olatz Mitxelenak irabazi du Berriaren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketa» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  13. (Gaztelaniaz) «Olatz Mitxelena Larretak irabazi du Bordari Literatura Saria, Hondarribian» El Diario Vasco 2014-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  14. Irakaskuntza ertaineko Urruzuno literatur lehiaketa 2004. Eusko Jaurlaritza, 255 or. ISBN 84-457-2160-7..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu