Olairon. Bilboren erraiak
Olairon. Bilboren erraiak Bilboko meatzaritzaren iraganari buruzko film dokumentala da, Raul Lopez de Gereñuk eta Imanol Murok zuzendua eta 2023an estreinatua. Bilboko meatzaritzaren iragan honetan, Malaespera meategian eta Bilbo Zaharraren inguruan jartzen dute fokua.
Olairon. Bilboren erraiak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Olairon, las entrañas de Bilbao eta Olairon. Bilboren erraiak |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 60 minutu |
olairon.com |
Testuingurua
aldatuBurdina meategiek Bilboren nortasuna sortzen lagundu zuten XIX. eta XX. mendeetan. Gaur egun, auzo berrien azpian lurperatuta daude, eta biztanle gehienentzat ahaztuta.[1]2020ko irailean, Bilboko Udaleko osoko bilkurak mozio bat onartu zuen hirirako aktibo gisa berreskuratzeko, Malaespera meategiaren balio historiko eta geologiko handia aitortuz. Baita ere, azaldu zuten Udala EEErekin, Energiaren Euskal Erakundearekin, lanean ari dela jada meatzea bisitei irekitzeko proiektu bat zehazteko.[2]
Argumentua
aldatuDokumental honek Bilboko «historian erabakigarria izan zen garai» baten memoria berreskuratu nahi du, non «burdin meatzaritza hiriaren motor ekonomikoa zen».[3]Ibilbide bat planteatzen du iragan horretako aztarna garrantzitsuenetako batetik, Malaespera meategitik, Miribilla auzo berriaren lurpean dagoena baina sarrera Abusu auzoan duena. Iraganeko adituen eta protagonisten testigantzak biltzen ditu, 100 urte baino gehiago iraun zuen eta gaur egungo Bilbo eraikitzeko funtsezkoa izan zen meatze-jardueraren garrantzia eta berezitasuna erakusten dutenak.[3]
Estreinaldia
aldatu2023an estreinatu zen,[4] eta Malaespera meategian filmatu zuen Bilboko Panarama ekoiztetxeak, EiTBren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzarekin.[3]Dokumentala osorik gaztelaniaz grabatuta dago eta aldi bereko itzulpena du euskarara.
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Imanol Muro eta Raul Lopez de Gereñu |
Gidoia | Imanol Muro eta Raul Lopez de Gereñu |
Ekoizpena | Elena Moreira |
Musika | Nerea Alberdi |
Argazki zuzendaritza | Jon I. Corres eta Marcell Erdélyi |
Kamarak | Jon I. Corres, Marcell Erdélyi eta Carlos Padilla |
Kamara laguntzailea | Iratxe Basaldua eta Nerea Cárdenas |
Arte zuzendaria | Jone Gonzalez Mañarikua |
Soinua | Alberto de la Hoz |
Kolorea | Jon I. Corres |
Grafismoa | Carla de la Iglesia, Dani de Lagos, M. Estebanez eta I. Muro |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «OLAIRON, Bilboren erraiak. » Ondarea Bizkaia» Ondarea Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-24). «En proyecto abrir al público la antigua mina de Malaespera» naiz:.
- ↑ a b c SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-05-02). «‘Olairon’, un documental que redescubre el pasado minero de Bilbo» naiz:.
- ↑ «Olairon, las entrañas de Bilbao» Deia 2023-06-05.
- ↑ «Olairon: Bilboren erraiak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Dokumentalaren webgunea
- Olairion: Bilboren erraiak, EITB Nahieran. Dokumentalerako sarbidea