Olaf Stapledon (Wirral penintsula, Liverpool ondoan, Ingalaterra, 1886ko maiatzaren 10a - Chesire, Ingalaterra, 1950eko irailaren 6a) ingeles eleberrigilea izan zen.

Olaf Stapledon

Bizitza
JaiotzaSeacombe (en) Itzuli1886ko maiatzaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCaldy (en) Itzuli1950eko irailaren 6a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaWilliam Clibbert Stapeldon
AmaEmmeline Miller
Hezkuntza
HeziketaBalliol College
Liverpoolgo Unibertsitatea
Abbotsholme School (en) Itzuli
HizkuntzakIngeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakparamedic (en) Itzuli, filosofoa, idazlea, zientzia-fikzio idazlea eta bakearen aldeko aktibista
Enplegatzailea(k)Liverpoolgo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm9633799 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gaztetan lanbide anitz ezagutu zituen. Eskola-maisu izateko ikasketak egin zituen. Bakezalea izanik, Lehen Mundu Gerra anbulantzia-zerbitzuan eman zuen. Filosofia eta Psikologia ikasi zituen Liverpooleko Unibertsitatean, baita etika- eta filosofia-obrak argitaratu ere, hala nola A Modern Theory of Ethics (1932, "Etikaren teoria modernoa").

Alabaina, Stapledonen fikziozko obra da ezagunena. 1930ean lehen eleberria argitaratu zuen: Last and First Men ("Azken eta lehen gizakiak"); denbora-espazioari, epopeiari eta zibilizazioei buruzko gogaketa. Zientzia-fikzioaren ildo berekoak dira The Last Men in London (1932, "Londresko azken gizakiak"); Odd John (1935, "John bitxia"); Star Maker (1937, "Izargilea"). Obra horiek ukaezinezko eragina izan dute geroztikako zientzia-fikzioan. Haietan, funtsezko zenbait gai agertzen dira behin eta berriro: komunikazioaren zailtasuna, ulertezintasuna, bakardadea, ni-aren batasun hauskorra.

Erreferentziak aldatu