Olaburu pilota taldea

Olaburu pilota taldea, Iurretako herrian 2004an sortutako euskal pilotako klub mixtoa da. Olaburu pilota taldeak herriko Olaburu frontoitik hartu du bere izena eta azken urteetan pilotari bultzada eman dio.

Iurretako pilota taldearen logotipoa

Historia aldatu

2004ko ekainean sortutako kluba, Ikt pelota-ri erreleboa hartuz, momentu hartan Iurretan Euskal pilotaren arduraduna eta Fernando Castillo eta  Jose Javier Zumarraga "Txuma"-k zuzendutakoa zena, gurasoen batzorde batek lagunduta

Klubak hartutako erabaki onenetarikoen artean entrenamenduen ordutegiak eskola ordutegietara egokitzea izan zen.

Aurreko arduradunek utzitako ondarea aprobetxatuz, Iurretako Olaburu pilota taldea momentuan herrian dagoen kirol eskaintza zabaltzeari ekiten dio, eta horrela euskalpilotak duen eskaria betez

Emaitzak ikusita, pilota taldearen ibilbidea berehala da aintzatetsia Durangaldean eta baita Bizkaia osoan ere.

Pilota taldearen etengabeko hazkuntzak, gaur egun Bizkaian handienetariko bat izatera eraman du, 50 pilotari baino gehiagorekin, maila deberdinetan banatuta

Klubak, beste aurrepasusu batetan, emakumezkoen palako modalitatea gehitu du kluban, sei neska daudelarik gaur egun, eskola kirolean eta baita federatuan emaitza ezin hobeak lortuz.

Klubaren filosofía aldatu

Klubaren filosofiaren barruan nagusi da  umeak, kirolari bezala heztea, balore desberbinak bereganatuz, hala nola, errepetuz lehiatzea eta pilotan gozatzea eta ez profesionaltasunera helalaraztea.

Antolaketa aldatu

"Iurretako Olaburu pilota k.e." zazpi kidez osatutako batzorde batek zuzendutako kirol elkartea da. Josetxu Areitio eta Pablo Berasaluze direlarik gaur egun kirol zuzendariak, Alexis Apraiz eta Alex Arrindaren laguntzaz.

Kanpo estekak aldatu