Ojacastroko auzia
Ojacastroko auzia (gaztelaniaz: La "fazanya" de Ojacastro) 1234 eta 1239 urteen artean Errioxako Ojacastro herrian gertatutako gertaera historikoa da. Orduan, Gaztelako merio nagusiak haraneko bizilagunen epaiketak euskaraz egiten uzteagatik bertoko alkatea atxilotzeko agindu zuen. Auziak Erdi Aroko Errioxan euskararen erabilera behin betiko berresten du, eta, horrela, eskualde guztietatik banatutako euskal toponimia bizia azal lezakeen beste edozein hipotesi ezabatzen, bertako biztanleen egungo antroponimiaren (abizenak) zati bat eta beste gertakari batzuk, hala nola, Donemiliagako glosetan hizkuntza horren presentzia, Errioxan hitz egiten den gaztelerazko aldaeran dauden euskarakadak, edo baita inguruko eraikin herrikoien mota aztertzaile batzuentzat ere. Era berean, Ojacastroko auzia euskarak eremu batean ofizialtasun maila bat zuela frogatzen duen dokumenturik zaharrena da.[1]
Ojacastroko auzia | |
---|---|
Mota | ebazpen judizial |
Data | 1230(e)ko hamarkada |
Argumentu nagusia | Euskararen historia |
Herrialdea | Gaztelako Erresuma |
Inputatua | |
Baimena edo "fazanya"
aldatuAmalio Marichalar eta Cayetano Manrique legalariek gertaera hau argitaratu zuten lehen aldiz 1861ean, "Historia de la Legislación" izeneko lanean. Euskararen ezagutzan espezializatutako ikerketarako hainbat hamarkadatan oharkabean igaro zen, harik eta herri honetako seme eta alkate izan zen Merino Urrutia euskaltzainak 1932an bere azterketa zehatza eginez berreskuratu zuen arte. "Fazanya"ren jatorrizko testua Madrilgo Liburutegi Nazionaleko artxiboan dago, 431 zenbakidun eskuizkribu gisa sailkatutako kodexean. Honela dio:[2][3]
« | Esto es por fazanya que el Alcalle de Oia-Castro mandó prendar D. Morial que era Merino de Castiella, porque juzgara que elome de Oia-Castro si le demandase ome de fuera de la Villa o de la Villa, que el recudiese en Bascuence. Et de si sopo Don Morial en verdad, que tal fuero habían los de Oia-Castro, e mandol dexar e dexaronle luego, e que juzgase su fuero. | » |
Testu labur honekin, horri lotuta gertatutakoak berreraiki daitezke. 1240. urtearen inguruan, Fernando III.a Gaztelakoaren garaian,[4] On Morial Gaztelako merio nagusiak, epaile gisa jarduteko funtzioak zituenak, Ojacastroko alkatea atxilotzeko agindu zuen, herriko pertsonei deklarazioak tokiko auzitegietan euskaraz egiteko aukera ematen zielako. Behin alkatea Gaztelako justiziaren buruzagi gorenaren aurrera iritsita, eskubide hori Ojacastroko foru tradizionaletik zetorrela frogatu ahal izan zion, eta, beraz, On Moriallek aske uztea erabaki zuen, bere haranarekin biztanleria gobernatzen jarrai zezan ahalbidetuz.[2] Burgosetik epaile bat heldu zen herrira, epaiketa batean parte hartzeko. Ojacastroko alkateak betoa jarri zion, foruaren arabera epaiketetan parte hartu ahal izateko euskara jakitea ezinbestekoa baitzen.
Dokumentu honek XIII. mendean inguru hartan euskara elebakarreko komunitate bat zegoela erakusten digu. Epaiketak euskaraz egin ahal izateko baimena (fazanya) beren biztanleek Erresumako komunikazio-hizkuntza ez zekitelako eman zitzaien, eta, ondorioz, ezin izan zuten hizkuntza horretan deklaratu.[2]
Gertakari hori garai batean Nafarroako Erresumarena izan zen eta berriki galduta zegoen eskualde baten testuinguruan ulertu behar da.
Auzia eta Errioxako euskara
aldatuMerino Urrutia ikerlariak hainbat lan idatzi zituen bere bizitzan zehar Errioxan eta Burgosko eremu mugakidean hitz egiten zuten euskarari buruz, hala nola "El vascuence hablen en La Rioja y Burgos" (1935) edo "Contribución al estudio de la toponimia riojana" (1972), eta 1946an sortutako Instituto de Estudios Riojanos institutuarentzat 1940ko hamarkadatik egindako beste lan asko. Horietan, besteak beste, Errioxako euskal jatorriko toponimia aztertu zuen, eskualde osoan zehar mailaketa desberdinetan agertzen dena, eta Errioxa Garaian bereziki zabaldua dena.[5] Era berean, bertako biztanleen euskal etimologiako antroponimia ere aipatzen du. Garai hartako ikertzaile batzuek hainbat hipotesi proposatzen zituzten gai horiek azaltzeko, hala nola mailegu lexikoen ondorio izan zitekeela. Ojacastroko auziak euskara bertako biztanleek hitz egiten zuten hizkuntza izateagatik zela erakusten du.[6][7]
Merino Urrutiak euskara historiaurrean bizi ziren erromatarren aurreko tribuen berezko hizkuntza zela ere defendatu zuen. Beste autore batzuek zalantzan jarri zuten jarrera hori, hizkuntza horren jatorria eskualdean Erdi Aroan zegoela eta garai hartan izandako euskal birpopulatzeen ondorioz zela esanez. Hala ere, gaur egun erromatarren garaiko testu epigrafikoak aurkitu dituzte Errioxan eta harekin muga egiten duen Soriako inguruan, eta, beraz, egiazkotzat jotzen da Merino Urrutiaren hipotesia.[6] Horrez gain, badakigu Errioxako euskal toponimiaren zati handi baten jatorria X. eta XI. mendeak baino lehenagokoa dela, garai horretan gertatu baitzen euskal birpopulaketa eskualdean.[8]
Euskal toponimiaren intentsitate-maila ezberdina dago Errioxan. Oso garaia da eta ondo kontserbatuta dago Errioxa Garaian (Altuzarra, Ayabarrena, Urdanta, Tondeluna, Arviza, Galbárruli, Sajazarra, Ezcaray, Badarán, Zilbarrena, Ollauri, etab.), eta txikiagoa eta higatuagoa Errioxa Beherean (Leza, Iregua, Herce, Igea, Gutur, Isasa, Almandegui, Ugarre sakana, etab.). Merino Urrutiaren arabera, Errioxa Garaiak arabiartze-aldi oso laburra izan zuen; Errioxa Beherean, berriz, denbora gehiagoz garatu zen, eta, beraz, etimologia arabiarreko toponimoak ikus daitezke, hala nola Albelda, Alberite edo Alfaro.[8]
Halaber, euskal etimologiako abizen ugari daude eskualdean, hala nola Ezquerro (jatorriz Errioxakoa zen abizen ugariena), Herce, Ochóa edo Allende. Azken hori Errioxan, abizenaz gain emakume-izen propioa ere bada.
Eduardo Aznar Martínez ikerlariaren kalkuluen arabera, euskarak erabat desagertu behar zuen XV. edo XVI. mendeetan ondo sarturik zegoen eskualdetik, hasieran, komunitateko eremu lauenetan galdu zen, eta, gero, menditsuetan, gainerako herrietatik isolatuenetan.[9]
Gaur egun, Errioxan hitz egiten den gaztelaniazko aldaerak euskararekin zerikusia duten ezaugarriak ditu. Egoera hori hizkuntza hori eskualdean lehenago hitz egin zelako gerta daiteke.[10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aznar Martinez, Eduardo. (2011). El euskera en La Rioja: Primeros testimonios. Pamiela ISBN 978-84-7681-668-4..
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Aznar Martinez, Eduardo. El euskera en La Rioja. Primeros testimonios. Biblioteca Gonzalo de Berceo.
- ↑ (Gaztelaniaz) Merino Urrutia, José Juan Bautista. (1951). «El vascuence en La Rioja y Burgos» Berceo (20): 329–336. ISSN 0210-8550..
- ↑ Garate, Miren. (2018-11-23). «Amaierara arte irakurri behar den istorioa» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Merino Urrutia, José Juan Bautista. (1972). «Notas a "Contribución al estudio de la toponimia riojana"» Berceo (83): 295–315. ISSN 0210-8550..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Merino Urrutia, José Juan Bautista. (1958). «El vascuence en La Rioja y Burgos» Berceo (46): 89–96. ISSN 0210-8550..
- ↑ (Gaztelaniaz) Merino Urrutia, José Juan Bautista. (1974). «Historia de la presencia del vascuence en La Rioja» Berceo (87): 237–244. ISSN 0210-8550..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Merino Urrutia, José Juan Bautista. (1974). «Historia de la presencia del vascuence en La Rioja» Berceo (87): 237–244. ISSN 0210-8550..
- ↑ (Gaztelaniaz) Stegmeier, Ion. Diario de Navarra.
- ↑ (Gaztelaniaz) Pastor Blanco, José Mª. El castellano hablado en La Rioja. Biblioteca Gonzalo de Berceo.