Oidrito
Oidrito antzinako akitaniarren artean gurtza jaso zuen jainko bat da. Hura aipatzen duen dokumentu bakarra topatu da: Vignec-eko elizaren horman sartua dagoen inskripzioa[1], Georges Fabrek 2004ean ezagutarazi zuena.[2]
Idazkuna
aldatuEduardo Orduña Aznarrek honela dio bere blogean:
Kanpoko horman sartua, elizaren ipar-mendebaldeko izkinan (ez Saint-Jaquesko Chapelletik, G. Fabreren argitalpenean esaten den bezala). Tximistorratz baten kableak kaltea egin dio harriaren gainazalari eta, batez ere, estetikari.[3]
Irakurketa
aldatuOIDRITO
DEO-PAGAN
INEOVATES
ET HAREXVA
TES VSLM
Testua laburdurak interpretatuz:
aldatuOIDRITO / DEO PAGAN- / I NEOVATES / ET HAREXVA- / TES V(otum) S(oluerunt) L(ibentes) M(erito)[3]
Balizko itzulpena
aldatuOidrito jainkoari (edo jainkoarentzat) (eskaini dute aldare edo estatua hau) Neovates eta Harexuates paganoek borondatez eta zuzenki bere zina bete diote.
Azalpen batzuk
aldatuNeovates eta Herexuates bi herriren jentilizioak dira, pagi bietan biziko zirenak. Pagus bat herri antzezko bat zen erromatar garaian, unitate administratibo txikiena, eta hiri bateko lurraldean kokatzen zena. Beraz, bi herri horietako jendeak Oidrito jainkoa gurtzen zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Oidritoren aldarea: Q125811749
- ↑ Fabre, Georges. (2004). «Un nouveau pagus pyrénéen, d'après l'inscription votive de Vignec (Hautes-Pyrénées)» Collection de l'Institut des Sciences et Techniques de l'Antiquité 934 (1): 181–192. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
- ↑ a b «Inscripciones aquitanas» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).