Ohorezko Matrikula

Ohorezko Matrikula (Matrícula de Honor, gazteleraz) espainiar estatuko hezkuntza sisteman dagoen aitorpen bat da, irakasgai batean lor daitekeen kalifikazio edo notarik gorena da eta ikasleen errendimendua saritzen eta aitortzen du. Honek eragin ekonomikoak ere baditu, hurrengo urteko tasak ordaindu behar ez izatea ekartzen baitu.

Ohorezko Matrikula
Saritutakoa Kalifikazio gorena, ikasteka espedienterik onena, errendimendu akademiko onenari aitorpena
Babeslea Espainiako Gobernua
Herrialdea  Espainia

Ohorezko Matrikula motak EspainianAldatu

Espainiar estatuko hezkuntza sisteman bi eremu desberdintzen dira Ohorezko Matrikulari dagokionez: Batxilergoa eta Unibertsitatea.

Ohorezko Matrikula BatxilergoanAldatu

Batxilergo Tituluan Ohorezko Matrikularekin aitortzen da promozio osoko espedienterik onena, saritutako ikaslearen errendimendu osoa aitortuz eta hurrengo urteko unibertsitate tasak deskontatuz. Espainiar legediak ezartzen du hezkuntza-zentro bakoitzak Ohorezko Matrikula bat eman dezaketela 20 ikasleko, adbidez, 100-110 ikasleko promozio batean 5 ohorezko matrikula eman ahalko dira.

Batxilergoan, Ohorezko Matrikula erregelamendu honek arautzen du: ECD/334/2012 Agindua, otsailaren 15ekoa, Batxilergoaren ebaluazioari buruzko abenduaren 12ko ESD/3725/2008 Agindua aldatzen duena eta Batxilergoko bigarren mailan "Ohorezko Matrikula" aitorpena ezartzen duena (Orden ECD/334/2012, de 15 de febrero, por la que se modifica la Orden ESD/3725/2008, de 12 de diciembre, sobre evaluación en Bachillerato en el ámbito de gestión del Departamento y se establece la distinción «Matrícula de Honor» en el segundo curso de bachillerato).[1]

« «Aquellos alumnos que después de la evaluación ordinaria de segundo de Bachillerato hayan obtenido en las calificaciones de este curso una nota media igual o superior a nueve podrán obtener la distinción de ‘‘Matrícula de Honor’’. Dicha distinción se concederá a un número no superior a uno por cada veinte alumnos o fracción resultante superior a quince del conjunto del alumnado matriculado en el centro educativo en segundo curso de Bachillerato.» Otsailaren 15eko ECD/334/2012 Agindua. »

Ohorezko Matrikula lortzeak ekar dezake "Ezohiko Saria", "Bikaintasun Akademikoko Beka" edo "Bikaintasun Nazio-Saria" lortzea. Gainera, ohorezko matrikula lortzen duten ikasleek ez dute oraindu beharko hurrengo urteko unibertsitateko tasak eta selektibitateko tasak.

Ohorezko Matrikula UnibertsitateanAldatu

Unibertsitatean Graduko irakasgai bakoitzean lor daiteke, ikasleak 10 kalifikazioa lortu behar du eta gainera ohorezko matrikula aitorpena lortu behar du eta horrekin hurrengo urteko kreditu bereko irakasgaiko tasak ez dira ordaindu beharko.

Unibertsitateko Ohorezko Matrikulak Autonomia Erkidego eta Unibertsitate bakoitzak arautzen ditu, adibidez espainiar UNEDen kasuan arautzen du: Orden ECD/1097/2016, de 5 de julio, por la que se fijan los precios públicos por los servicios académicos universitarios en la Universidad Nacional de Educación a Distancia para el curso 2016-2017.[2]

Promozioko espedienterik onena duten ikasleei "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" ematen zaie.

Ohorezko Matrikuladun pertsona ezagunakAldatu

Batxilergoan edo/eta Unibertsitatean ohorezko matrikuladun pertsona ezagunen artean:

  • Pablo Iglesias, bere promozioko lehenengoa izan zen Zientzia Politiketan 13 ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[3]
  • Mario Conde, bere promozioko lehenengoa izan zen eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai guztietan ohorezko matrikula lortu zuen[4][5]
  • Alfredo Perez Rubalcaba, bere promozioko lehehengoa izan zen Zientzia Kimikoetan, dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion
  • Paco Marhuenda, 4 ohorezko matrikula lortu zituen Zuzenbidean
  • Soraya Saénz de Santamaría, bere promozioko lehenengoa amaitu zuen Zuzenbidean ohorezko matrikula askorekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[6]
  • Jesus Posada, ingeniaritzan bere promozioko lehenengoa izan zen 40 ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[7]
  • José Ignacio Wert, bere promozioko lehenengo izan zen Zuzenbidean dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eta Calvo-Sotelo saria eman zitzaizkion
  • Alberto Ruiz-Gallardón, bere promozioko lehehengoa izan zen Zuzenbidean, dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «BOE.es - Documento BOE-A-2012-2723» www.boe.es Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  2. (Gaztelaniaz) «BOE.es - Documento BOE-A-2016-6559» www.boe.es Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  3. (Gaztelaniaz) «Las 15 curiosidades que no sabías sobre Pablo Iglesias» El Español Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  4. Digital, Periodista. «Mario Conde se une al club 'sin abuela': "En la universidad no saqué ningún sobresaliente, porque todo eran matrículas de honor" :: Periodismo :: TV :: Periodista Digital» www.periodistadigital.com Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  5. «Mario Conde, el más listo de la clase» La Vanguardia Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  6. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2008-04-06). «Reportaje | Lista para la batalla» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  7. (Gaztelaniaz) Pablo Iglesias, a la cabeza de los expedientes académicos más brillantes. Noiz kontsultatua: 2018-02-17.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu