Ohmmetro

Erresistentzia elektrikoak ohmetan neurtzen dituen tresna

Ohmmetroa erresistentzia elektrikoa neurtzen duen gailu bat da. Izena erresistentzia elektrikoa neurtzen duen unitatetik -Ohm (Ω)- datorkio.

Ohmmetroaren ikur elektronikoa.
Ohmmetro analogiko bat.

Ohmmetroaren diseinua neurtu behar den erresistentzia tentsiopean jarriko duen bateria txiki batekin, eta erresistentziatik igarotzen den korrontea neurtuko duen galbanometro batekin osatzen da.

Galbanometroaren eskala zuzenean ohmetan kalibratzen da; bateriaren tentsioa finkoa izanik, ohmen legearen arabera, galbanometroa zeharkatzen duen korrontea neurtzen den erresistentziaren balioaren araberakoa bakarrik bait da. Hau da, erresistentzia txikiagoarekin korronte haundiagoa, eta alderantziz.

Badaude beste ohmmetro mota batzuk, zehatzagoak eta sofistikatuagoak. Hauetan bateriaren ordez I korronte konstante bat sortzen duen zirkuitu bat dago. Korronte hau neurtu nahi den R erresistentziatik igarotzerakoan, erresistentziaren borneetan V tentsioa egongo da, zeina beste zirkuitu baten bidez neurtuko den. Ohmen legearen arabera, Rren balioa hurrengoa da:

Zehaztasun haundiko neurketetarako mota honetako ohmmetroak ere ez dira egokiak, neurgailuak hartzen duen balioa neurtu nahi den erresistentziaren balioaren eta neurgailuaren kableen erresistentziaren batura bait da. Eragozpen hau ekiditeko, zehaztasunezko ohmmetro batek lau terminale ditu, Kelvin kontaktuak deiturikoak. Terminale bik korronte konstantea eramaten dute neurgailutik erresistentziara, eta beste terminale biek zuzenean erresistentziaren terminaletan egiten dute neurketa, honela korrontea eramaten duten eroaleetako tentsio-jauskerak ez du neurketaren zehaztasuna baldintzatzen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu