Oghur hizkuntzak
Oghur hizkuntzak edo bulgar hizkuntzak (baita ogur, oghur, bulghar, bolgar) turkiar hizkuntzen familiaren adar bateko hizkuntzak dira. Hunoen Inperioan eta Bulgaria Handi Zaharrean hitz egiten zen, eta ondoren Bulgariako Lehen Inperioan eta Volgako Bulgarian. Gaur egun hizkuntza bakarrak irauten du bizirik, txuvaxerak. Oghur adarra turkiar hizkuntzen enborretik K.a. 500 urtearen inguruan bereiztu zela uste da.
Oghur hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia |
Hiztunak | 1.640.000 (2002) |
Eskualdea | Astrakhan, Txuvaxia, Dagestan |
Hizkuntza sailkapena | |
Turkiar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | bolg1249 |