Ofloxazino
Ofloxazinoa[1] bigarren belaunaldiko kinolonen familiako antibiotiko sintetikoa da.[2] Bakterio gram-negatiboen aurka egiten du, familia horretako antibiotiko gehienek bezala, bai eta bakterio gram-positiboen aurka ere. Beraz, espektro zabaleko antibiotikoa da.[3] Bere enantiomeroa den lebofloxazinoa indartsuagoa da eta bakterio gram-positiboen aurkako ekintza bakterizida handiagoa du.[4]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Gaztelaniaz) Cué Brugueras, Manuel; Morejón García, Moisés; Salup Díaz, Rosa. (2005eko urtarrila). «Actualidad de las quinolonas» Rev Cubana Farm (Habana) 39 (1).
- ↑ National Library of Medicine - Medical Subject Headings. Norfloxacin (Ingelesez)
- ↑ Katzung, Bertram G.. (2007). Basic & Clinical Pharmacology. (9. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0071451536..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |