Ofita

Sugearen azalaren itxura duen diabasa, berdea eta orban zuriak dituena

Ofita solidifikazio eta kristalizazio prozesu mantsoa izan duen arroka igneoa da. Prozesu horrek egitura pikordun berezia ematen dio arrokari, eta hortik datorkio izena (antzinako grezieraz, ὄφις hitzak, «ofis», suge esan nahi du) ofiten azalera sugearen azalaren antzekoa delako. Ofita azalarazteak intrusioz gertatzen dira gehienetan. Euskal Herrian, Pirinio inguruetan azaltzen dira, Triasikoan.

Gipuzkoan mineral hau ateratzen den harrobi garrantzitsua Urretxun dago, Azkoitira doan errepidean. Baigorrin erauzten da, halaber.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.