Offaren harresia (ingelesez Offa's Dyke, galeseraz Clawdd Offa) Britainia Handia uharteko antzinako defentsa eraikuntza bat da, 777. urtean Merciako Offa erregeak eraiki zuen, uharte honetako iparraldean kokatzen diren Hadrianoren Harresia eta Antoninoren Harresiaren antzekoa da.

Offaren harresiaren aztarnak.

240 km inguruko luzera du, adobez egina da, basoen dentsitateak igaroezinak bilakatzen zituzten lur eremuetatik at, Gales eta Ingalaterraren arteko muga adierazten zuen. Anglosaxoien lur eremuak mugaz bestaldeko galestarren erasoaldietatik babesteko helburuarekin eraiki zen. Garai batean Gales eta Ingalaterraren arteko muga zen.

Ikus gainera aldatu

 
Gales eta Ingalaterra artean kokatzen den Offaren harresia lerro gorriz adierazita. Waten harresia berriz lerro marroiz agertzen da.

Kanpo estekak aldatu