Offaly konderria

Offalyko konderri» orritik birbideratua)

Offaly konderria (gaeleraz Contae Uíbh Fhailí) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.999 km2-ko azalera dauka eta 76.687 biztanle ditu (2011). Tullamore/Tulach Mhór da hiriburua eta hiri nagusia.

Offaly konderria
County Offaly
Contae Uíbh Fhailí


Island_of_Ireland_location_map_Offaly.svg
Geografia
HiriburuaTullamore
53°16′0″N 7°30′0″W
Azalera1.999
MugakideakTipperaryko konderria, Galwayko konderria, Roscommoneko konderria, Westmeatheko konderria, Meatheko konderria, Kildareko konderria eta Laoiseko konderria
Administrazioa
Legebiltzarralegislative body of Offaly County Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria78.003 (2016)
1.316 (2011)
Dentsitatea38,98 bizt/km²
Historia
Sorrera data: 1556
Bestelako informazioa
Ordu eremua
offaly.ie

Geografia aldatu

Natura aldatu

Ipar-mendebaldea Shannon ibaiaren lautadak hartzen du. Beste ibai batzuk Camcor, Brosna eta Silver ibaia dira. Hegoaldean berriz Slieve Bloom mendiak daude, mendirik altuena Arderin (irlanderaz Ard Éireann) da bere 527 metrorekin.

Aipatzekoa da era berean Bog of Allen izeneko zohikaztegia, zingira batetatik sortua eta 958 km² dituenez ondoko konderrietara ere zabaltzen dena. Zohikaztegi gehiago ere badaude, Clara bog, Boora bog eta Raheenmore Bog.

Hiri nagusiak aldatu

Historia aldatu

Jadanik Aro mesolitikoan populaturik zegoen Boora bog eremua. K.a. 6800-6000 arteko harrizko aizkorak eta gezien puntak aurkitu dira zohikaztegiko indusketetan. Brontze Aroko tresnak ere aurkitu izan dira Birr gazteluaren ondoan.

Erdi Aro goiztiarrean Clonmacnoise multzo monastikoa eratu zen, Irlandako garrantzitsuenetakoa bihurtu zena. Hurrengo mendeetan O'Conor Faly (iparraldean) eta O'Carroll Ely (hegoaldean) leinuek agindu zuten lurralde hauetan, harik eta ingelesek 1556an eremua kolonizatu eta King's County izenaren azpian ("Erregearen konderria") dena konderri bakar bihurtu zuten arte. Historikoki Offaly izenaz ezagutu bada ere ez zen 1922 arte egoera ofizializatu.

Ekonomia aldatu

Zohikatza izan da konderriaren jarduera ekonomikoaren oinarria.

XVIII mendean Dublin eta Limericken arteko Ubide Handia zabaltzerakoan Tullamore eta Banagher herriek hazkunde nabaria izan zuten.

Ondasun nabarmenak aldatu

Kirolak aldatu

Joko gaelikoak dira nagusi Offalyko konderrian. Offaly GAA taldeak hiru aldiz irabazi du Futbol gaelikoaren txapelketa nagusia eta lau aldiz Hurlingaren txapelketa. 70, 80 eta 90 hamarkadetan talde indartsuak osatu zituen.

Bestalde Tullamore Town futbol taldea Irlandako lehen mailan ari da.

Herritar ospetsuak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

53°15′N 7°30′W / 53.250°N 7.500°W / 53.250; -7.500