Oddvar Holten

Fisioterapeuta norvegiarra

Oddvar Holten (1921-1995) fisioterapeuta norvegiarra izan zen, medical exercise therapy (MET, "ariketa terapia medikoa") metodoaren sortzailea.[1]

Oddvar Holten
Bizitza
Jaiotza1921
Heriotza1995 (73/74 urte)
Jarduerak
Jarduerakfisioterapeuta

Kirola eta gorputz hezkuntzaAldatu

Abiadura-patinatzailea, Holdenek gaztetandik izan zuen mugimenduarekiko interesa; hain zuzen ere, bere ibilbide profesionala gorputz hezkuntzan hasi zuen. Gero basogintzako langileen hezkuntza ergonomikoan aritu zen. Kirolarekin jarraitu zuen, eta Norvegiako selekzioko patinatzaileen entrenatzailea izan zen. [2]

Fisioterapia eta METAldatu

1951ean, Holten fisioterapia ikasketak egin zituen Osloko Ortopedia Institutuan. Ondoren, Norvegiako Esku Terapia Eredua garatu zuen fisioterapeuta taldearen buruetako bat izan zen; zehazki, Holtenen lana esku terapia mailakatutako ariketa fisikoarekin uztartzea izan zen.[2]

Holtenen teoriaren arabera, pazienteek atletek bezala entrenatu behar zuten, baina bere neurriko kargarekin. Osloko Steens Industrier enpresarekin batera ariketa terapeutikorako tresna aproposak sortu zituen. Ariketa fisikoaren eragin terapeutikoa aztertuz, Holtenek prozedura bat garatu zuen: ariketa saio luzeak (gutxienez 60'takoak), errepikapen askotakoak (saio bakoitzean 1.000 inguru) eta intentsitate baxukoak, minik gabekoak. Pazientearen egoera hobetu eta mina gutxitu ahala, errepikapenak gutxitzen eta intentsitatea handituz zihoan.[2]

Praktikan, Holtenek 4-5 paziente batera artatzen zituen, 60 minututako saioak elkarrekin eginez. Saio horietan bakoitzaren jarduna gainbegiratzen zuen, talde berean adin eta osasun arazo desberdinetako jendea egon baitzitekeen, eta ariketak bakoitzaren neurrira egokitzen zituen. Gainera, saio hauek esku terapiarekin konbinatzen zituen, talde-saio hauek pazienteen banakako saioekin txandakatuz.[2]

1965 urterako, Holtenek bere metodo terapeutikoa garatua zuen eta MET izena erabiltzen hasi zen.[3] 1967an Norvegiako Osasun Sistemak MET sistema onartu zuen, terapia mota hau diruz lagunduz (5 pazientetako taldeetan).[4]

EboluzioaAldatu

Holten erretiratu eta gero, minaren ezagupenean egin diren aurrerapenek eta gero eta ugariagoa den ebidentzia zientifikoak MET sistemaren [2]egokitasuna berresten ari dira.

1990eko hamarkadatik aurrera, pazienteen eboluzioa neurtzeko irizpideetan aldaketa esanguratsu bat egin da: egitura histologikoaren aldaketei erreparatzetik, lehentasuna ahalmen funtzionalera igaroz. Bestalde, Holtenen jarraitzaileek ikuspegi biopsikosoziala eman diote metodoari.[4]

Metodoaren zabalkundeaAldatu

Lehenengo urteetan batez ere Europa ipar aldean erabili bazen ere, gerora MET terapia kanpotik ere hedatu da, batez ere Europan, Ipar Amerikan, Japonian eta Korean.[2]

  • MET sistemarekin jarraitzen duen Holten Institutua, Tom Arild Tortensen-en zuzendaritzapean (gaur egun Lindingö-n, Suedia).[5]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Lorenz, Daniel S.; Reiman, Michael P.; Walker, John C.. (2010-11-01). «Periodization: Current Review and Suggested Implementation for Athletic Rehabilitation» Sports Health 2 (6): 509–518. doi:10.1177/1941738110375910. ISSN 1941-7381. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  2. a b c d e f (Suedieraz) «Oddvar Holten» Holten Institute (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  3. Douglass, Eric E.. (2015). Therapeutic Exercise Prescription. A scientific approach to dosing exercise in Physical Therapy. Florida Physical Therapy Association.
  4. a b (Suedieraz) «MTT - Medicinsk Tränings Terapi» Holten Institute (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  5. (Suedieraz) «Tom Arild Torstensen» Holten Institute (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  6. (Ingelesez) «Scientific Therapeutic Exercise Progression» The Ola Grimsby Institute (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).