Octave Tassaert
Octave Tassaert (Paris, 1800eko uztailaren 26a – Paris, 1874ko apirilaren 24a).[1] Sendia Flandriar jatorrikoa baina bera Frantzian jaioa. Margolari, litografo eta grabatzailea. Jean-Pierre-Antoine Tassaert eskultorearen biloba.
Octave Tassaert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1800ko uztailaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1874ko apirilaren 22a (73 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: asfixia |
Familia | |
Aita | Jean-Joseph-François Tassaert |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Guillaume Guillon-Lethière (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, litografoa, ilustratzailea, marrazkilaria eta ekoizlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | margolaritza historikoa genero-margolana |
Bizitza
aldatuOctave-ren lehendabiziko irakaskuntza artistikoa aitak eman zion, hots, Jean-Joseph-François Tassaertek(1765-1835), baita bere anaia nagusiak Alexis-François Girardek (1787-1870) ere. Ondoren École des Beaux-Artsen (1817-25) egin zituen ikasketak Guillaume Guillon-Lethièreren gidaritzapean, baina inoiz ez zuen Prix de Rome saria irabaztea lortu. Gizarte aldetik arrakasta izan zuen, baina ez ordea kritikoen aldetik. 1855 urteko Munduko Erakusketan alabaina kritikaren aldetik iritzi onak jaso zituen baina 1857 urtez geroztik erakusketak egiteari utzi zion; izan ere 1863 urtean margolaritza utzi eta olerkari izan nahian aritu izan zen eta horrela bada bere margo lan guztiak Père Martin saltzaileari saldu zizkion. Alkohola edateari eman zion eta hori zela eta ikusmena galdu zuen. Montpellierren artatu zuten baina azkenik bere buruaz beste egin zuen 1847. urtean, ikatz gasa arnastuz.[2]
Aukeratutako lanak
aldatu-
The Waif aka L'abandonnée 1852, Musée Fabre, Montpellier
-
Zorigaiztoko Familia 1849, Musée d'Orsay, Paris
-
Maitale zuhurra, lithograph, 1860