Higiezinen obra kontratua da, kontratu bat non alderdietako bat (eraikitzailea) obligatzen den, prezio jakin baten ordainetan, bestea alderdiaren aurrean (komisio emaile, obraren jabe edo sustatzailea) obra bat exekutatzera, dela eraikin berri baten eraikuntza, dela lursailaren muina edo forma eraldatzen duten lanak, dela eraikinen eraberritze, zaharberritze, birgaikuntza, mantentze edota eraispenak.

Obra kontratuaren eredua

PUIG PEÑA autoreak beste modu batera definitzen du Obra Kontratua. Kontratu bat da non alderdietako batek (Eraikitzaileak, Kontratistak, enpresariak etab.) bere burua obligatzen du beste alderdi batekiko (Sustatzaile,kapitalista, jabe), produkzio eraginkor zehatz baten emaitza lortzera, kasu honetan, obra, prezio jakin baten ordainetan, egiten denaren garrantziaren arabera kalkulatuko dena.

Izaera Juridikoa aldatu

Obra kontratuaren objektua, ez da lanaren energia edo egindako lana, baizik eta obra edo egindako lanaren emaitza. Espainiar doktrinak, Kode Zibilak arrendamendu obraren inguruak duen eraentza urritasuna dela eta, zenbait teoria baliatu ditu:

  • Kontratuak, alderdien arteko erlazioak duen izaera edozein dela ere, arrendamendu bat da, horrela kalifikatzen baitu, Kode Zibileko 1588. Artikuluak.
  • Kontratua, salmenta kontsideratuko da, bertatik sortutako erlazioak izaera hori dutelako, eta salerosketa kontratuaren arauketa askoz ere osatuago dagoelako, irtenbide gehiago eskaintzen baititu.
  • Kontratuak alderdiek aukeratutako izaera izango du.
  • Kontratua mistoa da, kontratu berean arrendamenduaren eta salerosketaren elementuak agertzen baitira, biak konbinatuz.

Teoria horiek oinarri falta ez duten arren, obra kontratu bat den jakiteko kasu bakoitza aztertu beharko litzateke, askotan epaileak bere irizpide kritikoa erabili beharko duelarik, egin den kontratuko izaera eta bertatik sortutako erlazioen izaera zein den jakiteko.

Teoria hauek alde batera utzita, bere izaera zein den, ahalik eta ondoen eta modu zehatzenean definituko du Doktrina Espainiarrak. Izaera trukakor eta forma askea duen adostasunezko, kostu-bidezko eta aldebiko kontratu elkarkaria da, zeinak emaitza bat sortzeko obligazio bat eragiten dio eraikitzaileari. Honek, obligazioa beteko du soilik hitzartutako baldintzen arabera entregatzen badu obra, egikaritutako lan edo jarduerak alde batera utziz.

Kode Zibilak, obra kontratua alokairu mota bezala definitzen eta kokatzen du, baina bestalde, doktrinak zein jurisprudentziak ez dute bat egiten Kodeak erabiltzen duen terminologiarekin, anakroniko eta okerra dela kontsideratzen dutelarik. Adituen ideia hau, Kodean ere aurki dezakegu, zehazki 1588-1599 artikuluetan, non ez den erabiltzen izendapen hori, hala nola Akuratzailea eta Akuraduna.

Aplikagarri den araudia aldatu

Obra kontratuaren araudi orokorra, Kode Zibileko IV.liburuko seigarren Tituluan dago kokatua (errentamendu kontratuaren erregulazioari dagokiona), zeinaren hirugarren kapituluan obra eta zerbitzu errentamenduak aurkitzen diren.

Baina erregulazio hau zaharkitua geratu zen XX.mendearen bigarren erdian eraikuntzaren alorrean eman ziren aldaken ondorioz. Eskatutako erreforma faltaren aurrean, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia izan zen, kontratuak garai berrira egokitzeko lana hartu zuena; beraz, arau legalen garapen zabal baten bidez, kontratuen erregulazioak oinarri jurisprudentziala izan zuen.

Hala ere, 38/1999 Eraikuntzaren Lege Organikoa (LOE) aldarrikatu zenean, jurisprudentziaren erregulazio hori araudi berrian plasmatuta geratu zen, nahiz eta ordenamendu hau ez izan zehazki obra kontratua erregulatzen duen araudia. Ondorioz, LOE-ren aplikazio eremuan sartzen diren eraikuntzari buruzko obra kontratuetan, Kode Zibila araudi osagarri bezala alboratu da; bestalde, LOE-ren aplikazio eremuan barnebiltzen ez diren obra kontratuak, Kode Zibilaren arabera arautzen jarraituko dute, nola ez, jurisprudentziak garatuta.

Elementuak aldatu

Subjektuak aldatu

  • KOMISIO-EMAILEA EDO SUSTATZAILEA

Komisio-emailea edo obraren jabea, honen errealizazioa eskatzen duena da eta hitzartutako prezioaren ordainketa egitera obligatua geratzen da. Kode Zibilak ez du ezartzen subjektu honi eragiten dion inolako baldintza berezirik honen gaitasunari dagokionez, beraz, kontratu bat burutzeko gaitasunaren araudi orokorra zehazteko.

Kode Zibilak erabiltzen duen terminologiaren arabera sustatzailea obraren jabe bezala definitzen du, edota 1593. artikuluaren arabera, zoruaren jabea. Definizio hauekin ulertzen da, Kodeak sustatzailea, amaierako obraren kontsumitzaile bezala ikusten duela, hau ohikoena izango zen, aldarrikatu zen garaian baina zaharkitua geratu da eraikuntza alorreko garapen handia eman denean (hirugarrenei salduz irabaziak lortzen dituen enpresariaren figura agertu baitzen).

Horregatik, gaur egungo definizio zabalena LOE-ren 9.1 artikuluak ematen digu, zeinak hau dion sustatzailearen figuraren inguruan: pertsona, fisiko edo juridikoa, publiko edo pribatua, zeinak indibidualki edo kolektiboki erabakitzen, sustatzen, programatzen eta finantzatzen duen eraikuntza obrak berarentzat edota ondoren hirugarrenei besterentzeko edo entregatzeko. Obligazioa:

  1. Prezio jakin bat ordaintzera.
  • KONTRATISTA EDO ERAIKITZAILEA

Kontratista edo eraikitzailea, obraren exekuziora obligatua geratzen den pertsona da, eta horren truke, prezioaren ordainketa jasotzen duena kontra-prestazio bezala. Kode Zibilak, ordea, ez du galdatzen baldintza berezirik gaitasunaren inguruan.

Eraikitzailearen figura, LOE-ren bitartez ere arautua izan da, eraikuntzaren agenteen artean, eta ordenamenduaren 11.1 artikuluak definitzen du kontratuaren eta proiektuaren loturarekin obra (giza baliabide eta materialekin) exekutatzeko konpromisoa, kontratu bidez sustatzailearen aurrean, onartzen duen agente bezala.

Obligazioak:

  1. Hitzartu denaren arabera obra egitera.
  2. Hitzartu den epean obra entregatzera.

Objektua aldatu

Bi dira: Obra eta prezioa.

  • Obra gisa ulertu behar da, lanaren edo jardueraren emaitza bezala produzituko den edozein emaitza, izan daitezkeelarik, emaitza materialak edo industrialak, zientifikoak, artistikoak edo edozein klasetakoak.

Obrak zenbait baldintza bildu behar ditu: Posible izatea, fisikoki eta juridikoki, eta moduren batean zehatzgarria izatea, plano, diseinu edo proiektu baten bitartez. Kode zibileko 1545. Artikuluak, salbuespen bat jasotzen du: ondasun suntsikorrak, erabilerarekin kontsumitzen direnak ezin izango dira kontratu honetan sartu.

  • Prezioa edozein motatako prestazioren bitartez ordain daiteke, benetako eta zehaztua izan beharko duelarik. Halaber, ordainketa bakarra eta aldaezina fija daiteke obra guztirako, edo pieza edo neurrien araberako prezio zehatza.

Kode zibileko 1588 eta hh. artikuluak adierazten du, “ obras por ajuste o prezcio alzado”, zeinak ez duen eragozten obra egiten den bitartean prezioa aldatzea, obraren prezioa handituz. Aukera hau, Kode zibileko 1592. eta 1593. Artikuluetan onartzen da.

Forma aldatu

Ez da existitzen Kode Zibilean inolako disposiziorik obra kontratu bati forma jakin bat inposatzen dionik, horregatik, erabat baliozkoa kontsideratzen da ahoz hitzartutako akordioak ere (Kode Zibileko 1278 artikuluak aipatzen duen askatasun printzipioan oinarrituz). AG RJ 1998/8165 epaia.

Hala ere, ohikoena idatziz hitzartzea da eskuduna den teknikariak eginiko eta “Colegio Profesional”-ak onetsitako obra proiektua. Praktikan bat eginda gera daitezen obra proiektua eta kontratua.

Motak aldatu

  • Obra kontratua materialen horniketarekin. Obra kontratu mota honetan, eraikitzaileak ez du soilik obra egiteko obligazioa, baita obraren exekuziorako beharrezkoak diren material guztiak hornitzera ere (KZ 1588. eta 1589.art).
  • Oroharreko prezioan egindako obra kontratua(contrato de obras a precio alzado). Kontratu honetan prezioa aurretik finkatua izan da, eta ezingo da honen aldaketarik eman nahiz eta eskulanaren edota erabilitako materialen prezioan igoerarik eman, beti ere, ez baldin bada aldaketarik eman proiektuan, zeinak suposatuko lukeen obraren handiera edota sustatzaileak horretarako baimenik eman ez badu (KZ 1593 art).
  • Neurri unitatearen araberako obra kontratua. Beti ere neurri unitatearekin ulertuz obraren luzera zein den. Honen barruan bi motatako kontratuak bereiz ditzakegu (KZ 1592 art):
  1. Neurri unitatearen araberako obra kontratua kantitatearen zehaztapenik gabe.
  1. Neurri unitatearen araberako obra kontratua kantitatearen zehaztapenarekin.
  • Exekutatutako piezen obra kontratua. Kontratu honetan prezioa zehazten da aleko prezioekin, hau da, exekutatu eta entregatzen den pieza bakoitzaren prezioen arabera. Horrela bi prezio identifikatzen dira: “prezio unitarioa” edo “aleko prezioa” eta “prezio orokorra” (KZ 1592 art).
  • Administrazioarekiko obra kontratua. Kontratu honetan eraikitzaileak obligazioa du obra exekutatzeko eta beharrezko materialak lortzera sustatzailearen berariazko enkarguz, sustatzailea berak ordainduko dituelarik bai materialak bai eskulana eta bestelako gastuak (ez da Kodean erregulatzen).

Beste kontratuekin konparaketa aldatu

Arrendamendu zerbitzua aldatu

Arlo honetan beharrezkoa da (AG-ren 10.06.1975) jurisprudentzia aipatzea, non obra kontratuaren eta errentamendu kontratuaren arteko ezberdintasunak garbi uzten dira. Auzitegi Gorenak obra kontratuari garrantzia handiagoa eman dio. Obra kontratuan garrantzi handia ematen zaio EMAITZARI, eta zerbitzuen errentamendu kontratuan garrantzi handiagoa ematen zaio ZERBITZUA emateari.

Obra kontratuan emaitza da funtsa, izan ere, emandako zerbitzuari ez zaio garrantzia ematen.

Ikusitakoarekin erlazionaturik hainbat supostu ikus ditzakegu.

  • Batzuetan kontratu motak alderdiek adostutakoaren arabera ezberdinduko dira. Adibidez, jabetza pribatuaren kontzesioa eman daiteke. AG-ren sententzia batean, jabetza esklusiboaren kontzesio kontratuaren klausulan argi eta garbi ikusten da.
  • Beste batzuetan, helburuari eta kontratuaren objektuari erreparatuko zaio. Auzitegi Gorenaren sententzia batean, objektua eta kontratuaren kausa argiak gertatzen dira, dudarik gabe lizitoak izango direlarik.

Mandatua aldatu

Obra kontratuaren bereizitasunetako bat lana egiteko dagoen independentzia da. Obrak duen balioaren arabera, dagokion ordainketarako eskubidea izanik. Mandatuan, ordea, enkarguz jarduten da eta mandatua ematen duenaren kontura.

Mandatuarekiko ezberdintasun bat kode zibileko 1725. artikuluan dugu, zeinak esaten duen, mandatario bezala jarduten duen mandatarioa, ez da pertsonalki erantzule izango kontratatzen duen alderdiarekiko, ez baldin bada horretara behartzen espreski edo, mandatuaren mugak gainditzen badira.

Salerosketa kontratua aldatu

AG-ren 17.12.1928 sententzian, beste bati prezio jakin batengatik, harrobi bateko harri kopuru bat aterata eta txikituta transferitzen zaion kontratuan ez du Kode Zibileko 1588 artikulua osatzen. Izan ere, salerosketa kontratu bat osatzen du. Doktrinak arazoak izan ditu beti hornidura kontratua, salerosketa kontratua eta obra kontratua ezberdintzeko. Izan ere, haien artean gauza amankomun asko aurki ditzakegu eta erreza da konfunditzea. Horretarako irizpide batzuk daude:

  • “1- Ante todo se impone la interpretación de la voluntad de los contratantes. Si los mismos han dado especial importancia al proceso productivo de la cosa, no hay duda que será un contrato de obra la calificación mas adecuada.*
  • "2.- No cabe desconocer que este contrato incorpora, en la modalidad considerada de obra con suministro de materiales, algunos caracteres propios de la compraventa, siquiera sea de cosa futura, pero manteniéndose como esencial la activad dirigida al resultado comprometido y quedando sujeto por ello a normas especificas."
  • "3.- No se trata de una compraventa simplemente, cuando solo se entrega el material, siendo el precio global, en que no se especifica el de material del de la colocación, por lo qu ese da un contrato de arrendamiento de obra, como viene entendiendo la mayoría de la jurisprudencia.”

Mailegu kontratua aldatu

Jurisprudentziaren arabera, Obraren jabeak eraikitzaileari eginiko aurretiazko ordainketak ez du mailegu kontratu bat osatzen.

STS 17/04/1991ari erreparatu beharko diogu non esaten da kontratuan mailegua aipatzen den arren, mailegua obraren errentamenduaren garapenari loturik dagoela. Sententzia honen arabera, eraikitzaileari aurretik egin behar zaizkion ordainketak dira, obra garatzen joaten de heinean.

Zuinketa aldatu

Obra proiektuaren zuinketak obraren errealitate geometrikoan eta haren exekuzio normalarentzako lur zehatzen erabilgarritasunean du funtsa. Obren zuinketaren egiaztapena ez zen beharrezkoa obra pribatuen proiektuetan “Ley de ordenacion de la edificacion de España” indarrean sartu arte. Hala ere, lege honek bakarrik zehazten du zuzendariak egiaztapena egin beharko duela.

Beraz, zuinketaren egiaztapenak proiektuarekiko lursailaren egokitzea du helburu bezala. Zimentuen eta proiektatutako egituraren egokitzearekin batera.

Jurisprudentziari erreparatuz, Nafarroako Audientzia Probintzialaren 2002ko sententzia bati erreparatu behar diogu, non, proiektua zuzentzen zuen arkitektoa kondenatu zen zuinketari dagozkion egiaztapenak ez egiteagatik. Izan ere, arkitektoa obraren zuzendari fakultatiboa dela ulertzen du epaitegi honek. Bide honetatik ere Balearreatako Audientzia Probintzialak jotzen du 2002ko uztailaren 3ko sententzian.

Exekuzioa aldatu

Baldintzetan edo kontratu dokumentuan alderdiek klausulak eta zigorrak ezarri ditzakete zehazten diren helburuak edo prestazioak ez betetzeagatik. Honen helburua obraren lizentziaren kaduzitatea ekiditea da berandutzagatik. Kontratu edo pakturik ez dagoenean Auzitegiek ezarriko dituzte obraren epeak KZ-ko 1128 artikuluaren arabera ( 1986ko azaroak 8ko Auzitegi Gorenaren Sententzia).

Epea alda daiteke alderdien borondatez, alderdiek hasieran zehaztutako epea luzatu dezakete obraren areagotze batean. Obran areagotzea suposatzen baldin badute aldaketak egiten badira, epea automatikoki luzatuko da. Eraikitzaileak obra epez kanpo bukatzen baldin badu kontratuaren ez betetze bat ari da egiten.

Auzitegi Gorenak ulertzen du berandutzazko exekuzioak ez duela balio oinarri bezala kontratuaren erresoluziorako obra bukaturik aurkitzen denean, kasu horietan kalte ordaina eskatu daitekela dio auzitegiak.

Berandutza dagoenean beti eraikitzaileak erantzungo du. Nahiz eta indar jaiki ezina (“fuerza mayor”) deituriko kasuen aurrean egon. Hala ere, esan beharra dago alderdiek adosten badute kontratuan horrelako supostuak kanpo geratzea ez dute erantzun beharko.

Eraikitzailea behartuta dago obra kontratuan zehazturiko epean betetzera, gainera, obraren etapek zehazten dituzten epeak betetzeko betebeharra du ere. Normalena izaten da obra kontratuetan, klausula penalak ezartzea. Hau alderdien borondatetik sortzen da eta “Lex Kontratus” printzipioan oinarritzen da. Honen bidez epeak ez betetzean, eraikitzaileari zigortu egiten zaio. Ohikoenak berandutza eguneko diru kantitate finko bat zigor bezala ezartzen dutenak dira. Honek kasu askotan kontratua ez betetzeagatik sortzen den kalte ordaina ordezten du. Kontratuan izaera pilagarria duela adostu ez den bitartean.

Klausula hauen ez betetzea partziala edo osoa izan daiteke. Auzitegi Gorenak sententzia batean esaten du klausula penalak modu mugatuan interpretatu behar direla. Klausula penaletan ezartzen diren zigorrak proportzionalak izan behar dute.

Aldaketa aldatu

Obrak exekutatzen ari direnean egoera askoren aurrean egon gaitezke. Egoera batzuetan epeak aldatu egin behar dira. Horrek “pacta sunt servanda” printzipioaren aplikazioa eragozten du. Aukera asko egoten dira aldaketak egoteko eta jabearen edo eraikitzailearen aldetik etor daiteke proposamena. Soldaten igoera, kostu materialen igoera, baliabide teknikoen kostuen igoera, obraren suntsipena….

Egoera hauek ez daude obren arrendamenduen Kode Zibileko atalean erregulatuak. Oinarri juridikoak ikusiteko Kode Zibileko 1203 eta hurrengo artikuluetara jo beharko dugu.

Kontratuaren elementu, errealak eta aldagarriak dira. Alterazio objektibo hauek kontratu hauen natura juridikoaren parte dira.Obra akzesorioak sortzen direnean ez da ulertzen kontratu berri bat jaiotzen denik.

Kontratuaren aldaketa ere izan daiteke unitateak gutxitzea edo kentzea. Honek, eraikitzaileari ez dio kalte ordaina jasotzeko eskubiderik ematen.

Erresoluzioa aldatu

Kode Zibilean kontratuen erresoluziorako arrazoien erregulazioa ez da azaltzen. Esan beharra dago, nahiz susutatzailearen nahiz eraikitzailearen kontratuaren ez betetzeagatik alderdietako bati ahalbidetzen diola kontratuaren erresoluziorako eta kontratuari bukaera emateko. Kontratutik datozen obligazioak betetzen ez direnean noski. Kode Zibileko 1124 artikuluan oinarriturik: “La facultad de resolver las obligaciones se entiende implícita en las recíprocas, para el caso de que uno de los obligados no cumpliere lo que le incumbe.”

Bereizi behar dira erresoluzio kasuak, eta bi alderdiek haien borondatez kontratu harremanari amaiera ematen dien kasuak. Kontratuaren erresoluziorako epe bat dago, epe hau 15 urtekoa izango da KZ-ko 1964 artikuluan oinarriturik.

Kontratuaren ez betetzeari dagokionez, sustatzaileak nahiz eraikitzaileak egin dezakete.

Hala ere, beti ezin da erresoluzioa egin. Sustatzaileak ezin du beti erabili erresoluzioa kontratuaren ez betetzeagatik, izan ere, jurisprudentziak horrela ulertu du. Gainera, erresoluzioa obligazio nagusiak ez betetzeagatik erabil daiteke eta ez akzesorioen ez betetzeagatik. Berdin du obligazioa bakarrik partzialki ez den bete, horrelako kasuetan erabil dezake amaiera emateko mekanismo hau. Ez da behar eraikitzailearen errurik. Beharrezkoa izango da frogatzea kontratuan adierazitakoa ez dela bete.

Era berean, sustatazailearen kontratuzko obligazioen ez betetzeak eskubidea ematen dio eraikitzaileari kontratuaren erresoluziorako. Alderdi honek tresna hau erabiltzeko arrazoi nagusiak sustatzailearen laguntza edo kolaborazio eza eta ez ordaintzea dira.

Iraungipena aldatu

Kontratuaren iraungipena ematen denean, obra kontratuaren araudi propioak edo kontratu eta obligazioen araudi orokorrak aurreikusitako edozein kausaren ondorioz, kontratuaren likidazio ekonomikoa egin behar da, bide judizialetik edota judizioz kanpoko bidetik.

  • Iraungipena eman bada alderdietako baten ez betetze egozgarri baten ondoriozko kontratuaren ebazpen bat dela eta, alderdi horrek kalte ordainen indemnizazio moduan ordaindu beharko dio besteari Kode Zibileko 1101, 1106, 1107 eta 1124 artikuluen arabera.
  • Iraungipena eman bada eraikitzailearen heriotza dela eta (KZ 1595 artikuluaren lehen paragrafoa) edo bat batean gertatutako exekuzioaren ezintasunagatik (KZ 1595 artikuluaren hirugarren paragrafoa), sustatzaileak KZ-eko 1595. artikuluak zitatutako kantitatea ordaindu beharko du.
  • Iraungipena eman bada sustatzailearen aldebakarreko erabakiagatik, honek Kode Zibileko 1594 artikuluak ezartzen duen munta indemnizatu beharko dio.
  • Azkenik, iraungipena eman bada alderdien arteko erabakiagatik, kontuan hartu beharko da alderdiek hitzartzen dutena. Akordiorik ez badago, jurisprudentziaren arabera, prestazioen orekaren printzipio aplikatu behar da, horrela, alderdietako baten bidegabeko aberastea ekidingo delako.

Zigor klausulak aldatu

Obra kontratuetan ohikoa da alderdiek erabakitzea santzio ekonomiko (edo zigor klausula) bat ezartzea, eraikitzaileak sustatzaileari ordaindu beharko diona obra amaitzen atzeratzen den egun bakoitzeko, noski, obraren amaitze data aurretik erabaki denean. Hala ere, zigor klausula hauek ez dira galdagarriak izango proiektu originalean aldaketak eman badira edota obra gehigarriak egin badira.

Ordenamendu ezberdinen eraentza aldatu

  • Frantzia: Frantziar Kode Zibilak 1779 eta 1792.7 artikulu bitartean eraentzen du obra Kontratua.
  • Italia: Kode Zibilak 1655 eta hurrengo artikuluetan eraentzen du obra kontratua.

Kontratu adibidea aldatu

                                                             OBRA KONTRATUA

20…. ko ……………….. ren …...a

                                                               BILDURIK

Alderdi batean, ………………………………………………………. Jauna/Andrea, adin nagusikoa, egoitza …………………….…… kalea …… zº…..,eta……………… ……………………… NAN zenbakiduna. Eta beste alderdian, ………………………………………………………. Jauna/Andrea, adin nagusikoa, egoitza ………………………kalea……zº….., eta …………………………………. NAN zenbakiduna.

                                                           PARTE HARTZEN DUTE

Lehenengoa bere buruaren izenean eta eskubideen egikaritzan.

Bigarrena, …………….. sozietate merkantilaren izen eta ordezkaritzaz, Sozietatearen Konstituzioko Eskrituraren arabera administratzaile bezala, notario aurrean ……….., protokolo zenbakia ……………..-ren azpian.

Bi alderdiek, MATERIALEZ ETA ESKULANEZ HORNITUTAKO EXEKUZIO OBRA KONTRATUA hau izenpetzeko gaitasun legala dutela onartzen dute, hauek burutzeko honako hauek itundu dituztelarik.

                                                                 AKORDIOAK

I.- ……………………….jaunak/andreak, ENKARGATZEN DIO obraren exekuzioa, kontratuak atxikitzen duen proiektuan azaltzen den bezala, eraberritze eta birgaikuntza obra, …………………………………… Sozietateari, …………………………. Jaunak/andreak ordezkatua ekitaldi honetan, zeina KONPROMETITZEN DEN enkargatutako obra exekutatzera, dokumentu honetan hitzartzen diren epe eta gainerako kondizioen arabera. Enkargatutako obrak, kontratu honekin batera 1 zº Anexo bezala aurkezten den dokumentuan biltzen diren zehaztapenak zehazki jarraituz burutuko dira, ERAIKITZAILEAK ezingo duelarik egin inolako aldaketarik JABEAREN idatzizko baimenik gabe.

II.- Exekuzio epea: Alderdiek erabakitzen dute, enkargatutako obra sinatutako datatik hasita …………. epean burutuko dela, ezinbesteko kausetan salbu.

Obra entregatzeko data iristen bada, hau bukatu gabe badago, alderdiek hitzartzen dute enpresa ERAIKITZAILEAK …….. euroko indemnizazioa ordaindu beharko diola egunero JABEARI atzerapenengatik.

III.- Prezioa: Enkargatutako obra egitearen prezioa ……….. eurokoa da, dagokion IVA kantitatea gehituz.

IV.- Ziurtagiriak: ordaintzeko aurreikusitako ………. eguneko epearen aurretik, ERAIKITZAILEAK dagokion obra ziurtagiria igorri beharko du, obrako Arkitekto Zuzendariak emana, burututako obra egiaztatu.

V.- Eraikitzailearen obligazioak. Eraikitzailea obligatua dago:

  • Obra exekutatzera arkitektoak landutako proiektuaren arabera.
  • Beharrezkoa den eskulanak hornitzera, enkargatutako obra egiteko, bere kontura geratuko direlarik soldatak.
  • Legeak ezarritako lan arloko izaera duten obligazioak betetzera, eta bereziki, laneko segurtasun neurriak.
  • Ezarritako epean obra exekutatzera, eta hitzartutako epean obraren ziurtagiriak entregatzera.

Halaber, enpresa eraikitzaileak erantzungo du:

  • Bere jardueraren ondorioz sortu daitezkeen kalteetaz, komunitateko bizilagunei, alboko eraikineko jabeei, edo oinezkoei.
  • Obra exekuzioan eman daitezkeen akats edo faltei, eraikitzaileak erabilitako materialen kalitate txarraren ondorioz sortutakoak.

Enpresa eraikitzailea bere burua behartzen du erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzera, obraren prezioaren zenbatekoaren arabera, obra bukatu eta sei hilabete igaro arte indarrean egon beharko duena.

VI.- Kontratuaren amaiera: kontratua amaitzeko kausa izango dira, kontratu honetan ezarritako obligazioen ez betetzeak, betetzen dituen alderdiak honen betetzea eska dezakeelarik, edota kontratu beraren amaiera aukeratu dezake, eragindako kalteengatik indemnizazio bat eskatuz.

VII.- Kontratu honetan zehazki erabaki ez dena, Kode Zibilaren edo aplikagarri diren legeen arabera arautuko da.

VIII.- Sor daitezkeen arazo edo eztabaidei irtenbidea emateko alderdiek eskuduntza esleitzen dio ……………………… auzitegiari.

Alderdiek guzti honekin ados, eta hala jasota geratu dadin eta ezarritako eraginak izan ditzan, ondorengo dokumentu hau sinatzen dute.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu