Objective, Burma!
Objective, Burma! (euskaraz Helburua, Birmania!) 1945eko Raoul Walsh estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Bigarren Mundu Gerrako Birmaniako kanpainian girotua dago. Bertan, Errol Flynn eta James Brown aktoreek antzeztu zuten.
Objective, Burma! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1945 |
Izenburua | Objective, Burma! |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 142 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Raoul Walsh |
Gidoigilea(k) | Ranald MacDougall |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Wald (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | George Amy |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franz Waxman (en) |
Argazki-zuzendaria | James Wong Howe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Myanmar |
Argumentu nagusia | Pazifikoko Gerra, Hegazkintza eta Bigarren Mundu Gerra |
Historia | |
Nominazioak | |
Argumentua
aldatuBigarren Mundu Gerra, Birmaniako kanpainia. Nelson maiorra (Errol Flynn) eta bere mutilak japoniar radar bat suntsitzeko helburuz paratxutez Birmaniako ohianean eta etsaiaren lerroen atzean lurrartzen dute. Ohianean barna eta aintziren artean burutzen duten ibilbide arriskutsu eta neketsua gerlari etsai japoniarrez beteriko joko hilkorra bilakatuko da, estatubatuarren helburua misioa arrakastaz amaitu eta erreskatatuak izatea bilakatuko delarik.
Aktoreak
aldatu- Errol Flynn: Nelson kapitaina
- James Brown: Treacy sarjentua
- William Prince: Jacobs tenientea
- George Tobias: Gabby Gordon kaporala
- Henry Hull: Mark Williams (American News aldizkariko gerra-berriemalea)
- Warner Anderson: J. Carter kolonela (503. infanteria konpainia)
- John Alvin: Hogan
- Marc Stevens (Stephen Richards izenez): Barker tenientea
- Richard Erdman: Nebraska Hooper soldadu xehea
- Tony Caruso: Miggliori