Oaxacako Erdialdeko Haranak

Oaxacako Erdialdeko Haranak (oaxacarrek eurek soilik Haranak deituak) Mexiko hegoaldeko Oaxaca estatuaren erdialdean kokatutako eskualde geografiko eta kultural bat da. Mixtekar Korapiloa, Juarez Mendilerroa eta Hegoaldeko Sierra Madre artean kokatutako hiru ibai haranek osatutako multzo bat da. Hiru haran hauek Y moduko bat eratzen dute, beso horietako bakoitzak izen bat jasotzen duelarik: iparmendebaldean Etla Harana dago, ekialdean Tlacolula harana eta hegoaldean Zimatlan-Ocotlan harana edo Haran Handia. Batzuetan, eskualdeak Oaxacako Harana izena jasotzen du bertan baitago Oaxaca hiria.

Erdialdeko Haranen hegoekialderako ikuspegia Monte Albánen tontorretik

Erdialdeko Haranak zapoteka kultura garatu zen toki geografikoa izan zen, bere hirigune nagusi bezala Monte Albán izan zuena. Zapotekek hiri hau utzi ondoren zapoteka metropoliaren domeinupean egon ziren hiri-estatu batzuk euren loratze garaia izan zuten. Erdialdeko Amerikaren kolonaurreko historiaren amaieran, Haranek mixteka kulturaren eragina jaso zuten eta ondoren azteka edo mexiken eraginpean erori ziren.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu