ORCID iD (Open Researcher and Contributor ID ingelesez) jabetzarik gabeko kode alfanumeriko bat da, argitalpen zientifikoen egileak identifikatzeko erabiltzen dena.[1][2][3][4][5] Arazo bat gertatzen da egile baten ekoizpen osoa bildu nahi denean, bizitzaren zehar egile baten argitalpenetan egile-izen diferente batekin azal daiteke. Izena aldatu duelako, idazkera sistema diferente batean idatzita dagoelako, ezkontzean izena aldatu duelako... ORCID kode honek pertsonak identifikatzeko modu iraunkor bat ematen du, antzekoak dira jakintza-edukiekin lotutako entitateak erreferentziatzeko sortu izan diren objektu-identifikatzaile digitalak (DOI, Digital Object Identifier)[6].

ORCID logo

ORCID erakundeak, ORCID Inc., erregistro ireki eta independente bat eskaintzen du, de facto estandarra izan nahi duena argitalpen akademikoetako egile-identifikazioa egiteko. ORCIDek 2012ko urriaren 16an abian jarri zuen bere erregistro-zerbitzuak[7][8] eta hasi zen erabiltzaile-identifikatzaileak erabiltzen.

Hamasei digituk osatzen dute ORCID bat[9].

Adibideak aldatu

Stephen Hawking britaniar fisikari eta astronomoaren ORCID identifikatzailea 0000-0002-9079-593X da[10].

Erreferentziak aldatu

  1. Editorial (2009). "Credit where credit is due". Nature. 462: 825. doi:10.1038/462825a.
  2. ORCID website.
  3. Butler, Declan. (2012-05-01). «Scientists: your number is up» Nature 485 (7400): 564–564.  doi:10.1038/485564a. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  4. (Ingelesez) Team, Impactstory. (2014-04-10). «Ten things you need to know about ORCID right now» OurResearch blog (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. Interview with Alice Meadows, Director of Communications for ORCID (2015). "ORCID – Unique Author Identifier". ChemViews magazine. doi:10.1002/chemv.201500088.
  6. (Ingelesez) Polischuk, Patrick. «ORCID auto-update» Crossref (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  7. (Ingelesez) Haak, Laure. (2012-10-16). «ORCID Launches Registry» ORCID (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  8. (Nederlanderaz) «SURF Communities verbindt mensen | SURF Communities» communities.surf.nl 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  9. «ORCID - ehuBiblioteka - UPV/EHU» ehuBiblioteka (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  10. «Stephen Hawking. ORCID» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu