OR6A2 (ingelesez: Olfactory receptor 6A2, "6A2 usaimenaren errezeptorea") proteina bat da, gizakien OR6A2 geneak kodetzen duena.

OR6A2
Proteinak kodetzen dituen genea
Identifikadoreak
 Homologene: 2743 Genenames: OR6A2 Ensemble: ENSG00000184933
TaxoiaHomo sapiens
Kokapena
Kromosomahuman chromosome 11 (en) Itzuli
Kokapen zitogenetikoa11p15.4
Hasiera6815756 bp[1]
Amaiera6817128 bp[2]
kokapena
Transkripzioak
RNA IDNM_003696
Ensembl
Beste espezieetan
Sagu arruntOlfr2 (en) Itzuli
Arratoi arruntOlr226 (en) Itzuli
Arratoi arruntLOC100911376 (en) Itzuli
Gene-adierazpen eredua
Ontologia
Kodetzen duOlfactory receptor family 6 subfamily A member 2 (en) Itzuli
Funtzio-molekularrak
Osagai-zelularra
Prozesu-biologikoak

Funtzioa aldatu

Usaimenaren errezeptoreek usaina jariatzen duten molekulekin elkarrekintza dute sudurrean, usaimen gisa ezagutzen duguna sortuz neuronak kitzikatzerakoan. Usaimenaren errezeptoreak G-proteinei lotutako errezeptoreen (GPCR) familia handi bateko kide dira. Guztiek partekatzen dute 7-transmintza domeinuko egitura bat hormonen eta neurotransmisoreen errezeptoreekin, eta usaimen seinaleen transdukzioaz arduratzen dira. Usaimenaren errezeptoreen gene familia genomako handiena da[3].

Garrantzi klinikoa aldatu

OR6A2 genearen bariazioa lotuta egon daiteke pertsona batzuek martorriaren usaimenaren eta zaporearen duten erreakzioarekin: pertsona batzuei asko gustatzen zaien usaina den bitartean, beste batzuei nazka ematen die[4]. Populazioaren % 3tik %21era bitarte xaboiarekin edo oka egitearen usainarekin lotzen dute, edo esaten dute Pentatomidae intsektuen usain txarrarekin lotzen dutela. Honen arrazoia xaboiek, detergente batzuek, martorriak, kanelak eta Pentatomidae familiako intsektuek izaten dituzten aldehidoetan legoke[5].

Erreferentziak aldatu

  1. GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000184933. Ensembl.
  2. GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000184933. Ensembl.
  3. «OR6A2 olfactory receptor family 6 subfamily A member 2 [Homo sapiens (human) - Gene - NCBI»] www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  4. Eriksson, Nicholas; Wu, Shirley; Do, Chuong B.; Kiefer, Amy K.; Tung, Joyce Y.; Mountain, Joanna L.; Hinds, David A.; Francke, Uta. (2012-11-29). «A genetic variant near olfactory receptor genes influences cilantro preference» Flavour 1 (1): 22.  doi:10.1186/2044-7248-1-22. ISSN 2044-7248. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  5. (Ingelesez) Callaway, Ewen. «Soapy taste of coriander linked to genetic variants» Nature News  doi:10.1038/nature.2012.11398. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).

Kanpo estekak aldatu