Nurnen itsasoa

Nurnen itsasoa, Tolkienen legendarium ospetsuan barne itsaso zabal eta erraldoi bat da, Mordorren dagoena, eskualde honetako Nurn izeneko zatian, zehazkiago, hegoekialdean. Ibai asko jasotzen ditu ibaiadar bezala, Ephel Duath eta Ered Lithui mendilerroetan jaiotzen diren ibaiak, baina, eskualde honi buruz argitaratutako mapetan, ibai horietako bakar batek ere ez du izenik. Uste denez, Nurnen itsasoa, Helkar Itsaso Handiaren hondakin bat da.

Izenaren etimologiaAldatu

Bere izena, Christopher Tolkienek Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean, "Ur tristea" bezala itzultzen du. Helios de Rosario Martinezek, berriz, izenaren lehen elementua, ziuraski Nurnekin lotua dagoela dio, sindarinez "negarra", "axanpa" edo "kexua" esan nahi duena, baina, hain balizkoa ez den arren, agian, "tristea" esan nahi duen _noer_ edo _-nor_ hitzekin ere loturarik ere izan dezakeena, NAY erroduna. Izenaren bigarren elementua, _nen_ da, "ura" esan nahi duena, NEN erroduna.

Kanpo estekakAldatu