Numax presenta...

Joaquim Jordàk zuzendutako filma

Numax presenta... Joaquim Jordàk 1980an zuzendutako film dokumental bat da, 1977 eta 1979 artean Numax etxetresna elektriko lantegiko langileek aurrera eramandako autogestio esperientziari buruzkoa.

Numax presenta...
Jatorria
Argitaratze-data1980
IzenburuaNumax presenta..., Numax presenta... eta Numax presenta...
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena102 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joaquim Jordà
Gidoigilea(k)Joaquim Jordà
Antzezlea(k)
Mario Gas (en) Itzuli
Vicky Peña
Maria Espinosa (en) Itzuli
Victor Guillen
Joaquim Jordà
[[Kategoria:Mario Gas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Maria Espinosa (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizleaautogestioa
IMDB: tt0765127 Edit the value on Wikidata

Bartzelonako fabrika bat zen Numax, 300 bat langilekoa, batik bat haizagailuak ekoizten zituena. 1977an, hainbat kaleratze eta greben ondoren langile talde batek lantegia okupatzea eta autogestionatzea erabaki zuen, jabeen itxiera saiakera irregularrari aurre egin nahian. Bi urte beranduago, ia ekimenaren amaieran, Numaxeko Langile Batzarrak erabaki zuen kolektiboan zeuzkaten azken 600.000 pezetak denen artean egindako prozesua dokumentatzera bideratzea.[1]

Lengoaia narratibo ezberdinak esploratzen dira dokumentalean, fabrikak bizi zuen gatazka, itxieraren aurreko langileen erresistentzia, mobilizazioa, batzarrak, lantegia autogestionatzeko zailtasunak zein langileen barne kontraesanak adierazteko asmoz.[2]

Filma 1980ko Maiatzaren 1ean proiektatu zen lehen aldiz Filmoteca de Catalunyaren aretoan, garai hartan Bartzelonako Cera kalean kokatua zegoena. Filmeko protagonista guztiak egon ziren bertan, Numaxeko langileak baita bestelako ikusleak ere. Saioaren ondoren ordu luzez iraun zuen eztabaidak. Filmetik ondorioztatu zitezkeenak ez zitzaizkien gustuko garaiko langile alderdi batzuei, dokumentala porrot baten kontakizuntzat interpretatzen zutelako.

« Zine militante gutxi zegoen hemen. Eta zegoena, CCOO eta PSUCen gertuko egituretatik ekoitzia zen. Zine erakusgarri, baikor eta triunfalista bat zen. Borrokaren eta amaiera garailarien aintza kantatzen zituena. Aldiz, Numax presenta... ez zen filma optimistatzat hartu; nahiz eta nik pentsatzen dudan baietz, horrela zela, Numaxen pertsonaia guztiek beren borondatez onartu ez zuten baldintza proletariotik beraien buruak askatzen bukatzen dutelako. Modu hontan jasan zuen filma honek sindikatuen, CCOOren eta PSUC bezalako partiduen arbuioa. Gogoan daukat egin zen proiekzio bakarra, maiatzak 1ean. Numaxeko zein mugimenduko jende guztia zegoen. Amaieran oso eztabaida polemikoa egon zen, Numaxeko langile batzuen protestekin, batez ere trostkismoari loturikoenena. Ez zuten esan filmak langile klasea iraintzen zuenik, baina gutxi goresten zuela iruditu zitzaien. Filma derrotista bat bezala ikusi zuten. »
2004an Carles Guerrak Joaquim Jordàri egindako elkarrizketa.[3]

Hogei urte geroago, 2004an, Jordà langile haietako batzuekin elkartu zen berriz, beste dokumental bat egiteko, Veinte años no es nada, Numaxeko langile-borrokaren parte izan ziren pertsona batzuen bizitzetara hurbilduta. Dokumental honetan etengabe errepikatzen dutenez, langile talde honentzat beraien unibertsitatea izan zen Numax.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «Numax Presenta...» www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) Monthiel, David. (2006-08-14). «Cuaderno de resistencia: Numax presenta- Joaquim Jordá» Cuaderno de resistencia (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  3. (Katalanez) «Numax Presenta...» www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Numax, nuestra universidad. Conversación con Joaquim Jordá. - Tortuga» www.grupotortuga.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).

Kanpo estekak aldatu