Nukleoplasma

Nukleoplasma zelula nukleoaren barne ingurunea da, gaineztadura nuklearraren barnealdean kromatina eta nukleoloa inguratzen dituen matrize amorfo eta erdilikidoa.

Nukleoloa inguratzen duen matrize erdilikidoa da nukleoplasma.

Bertan ADNaren erreplikaziorako beharrezkoak diren nukleotidoak eta nukleoan gertatzen diren aktibitateak zuzentzen dituzten entzimak daude disolbatuta. Horretaz gain, kofaktoreak, molekula aitzindariak, glukolisiaren produktu bitartekariak, sodioa, potasioa, magnesioa eta kaltzioa ere aurki daitezke nukleoplasman.

Kanpo estekakAldatu