Centrales Nucleares del Norte, S. A. (Nuclenor) Garoñako zentral nuklearra martxan jartzeko jaio zen enpresa da, Iberdrola eta Endesa elektrikak enpresaren jabe direla.

Nuclenor
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia

Garoñako zentral nuklearraren jabea izateaz gain, enpresak 1992etik Trilloko zentral nuklearraren %2a ere badu, eta 1995an Eulen taldearekin batera Medidas Ambientales S.L. sozietatea sortu zuen, ingurugiro analisiak egiteko.

Enpresaren egoitza Garoñako zentral nuklearran dago.

Historia aldatu

1955ean Ginebran izandako Nazio Batuen Hitzaldi Internazionalaren ondoren, elektrizitatea ekoizteko energia nuklearraren erabilera baimendu zen. Hainbat energia enpresak energia elektrikoa modu horretan ekoizteko aukera ikusi zuen, horien artean garaiko Iberduero (gaur egun Iberdrola) eta Electra de Viesgo (gaur egun Endesa).

Nuclenorren kasuan, Electra de Viesgo Iberduerorekin harremanetan jarri zen, eta 1957ko martxoaren 2an Centrales Nucleares del Norte, S. A., NUCLENOR sortu zuten. Enpresaren helburua zentral nuklear baten eraikuntza zen. 1971ko martxoaren 2an Santa María de Garoñako zentral nuklearra sare elektrikora lotu zen.[1]

1983an Electra de Viesgo Banco Santanderrek erosi zuen, eta 1991tik Endesa enpresaren parte da, azken hau Enel talde italiarraren barruan dagoena.[2]

Akziodunak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Nuclenor. «Información general - Nuclenor. La empresa», 5 or. (Noiz kontsultatua: 2013-06-19).
  2. Endesa. «Conoce Endesa - Grupo Enel» (Noiz kontsultatua: 2013-06-19).

Kanpo estekak aldatu