Nuño Lara eta Diaz Harokoa

Nuño Lara eta Diaz Harokoa edo Nuño Diaz Harokoa (1348Bermeo, 1352ko urtarrilaren 15a), Lara eta Bizkaiko jauna izan zen (1348-1352).[1] Hiru urte zituen Bizkaiko jaun izendatu zutenean eta lau urte ingururekin hil zuten, Petri Ankerra Gaztelako erregearen etengabeko erasoaren ondorioz.

Nuño Lara eta Diaz Harokoa
Ensign of the Royal Banner of Castile (en) Itzuli


errege-maiordomo nagusia

Bizitza
Jaiotza1348 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaBermeo1352ko abuztuaren 29a (3/4 urte)
Hobiratze lekuaBermeo
Familia
AitaJoanes Nuñez IV.a Larakoa
AmaMaria II.a Diaz Harokoa
Haurrideak
LeinuaHouse of la Cerda (en) Itzuli
Lara leinua
Jarduerak

Biografia

aldatu

1348ko irailaren 16an Nuño jaio eta egun gutxira, ama hil zitzaion. Bere aitak, Joanes III.a Nuñez Larakoak[2] bi urtez hartu zuen Bizkaiko jaunaren titulua, nahiz eta ex iure uxoris edo jaun ezkontide moduan izan. 1350eko azaroaren 28an Burgosen hil zenean, Nuño Bizkaiko hamahirugarren jaun bihurtu zen. Orduan Nuño Paredes de Navan zegoen eta errege berriaren jarreraren beldur, ingurukoek Nuño Bizkaira eramatea erabaki zuten.

Petri I.a Gaztelakoa haurra harrapatzen saiatu zen baina senideek babestu zuten Mentzia izeneko inudeari esker.[3] Erregeak Santa Gadea del Cideraino jazarri zuen. Handik gutxira, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria eraso zuen, hala ere, ezin izan zuen Orozkotik aurrerago pasa.

Lau urte soilik zituenean hil zen Nuño, Bermeon 1352ko abuztuaren 29an[4]. Oinordekoa arreba nagusia zuen: Joana Larakoa. Hau 1353an Tello I.a Gaztelakoarekin, Alfontso XI.a Gaztelakoaren seme naturalarekin, ezkondu zen[5].

Bermeoko Atalaiako Andre Mariaren elizan, Joan Bataiatzailearen kaperan, lurperatu zuten. Orduan eliza eraiki berria zuten baina egun ez da existitzen, XVIII. mendean, erortzeko zorian zegoenez bota zutelako.

Familia

aldatu
Aitona
  Fernando
Gaztelako infantea
Amona
  Joana Nuñez
Larakoa
Aitona
  Joan Harokoa
Bizkaiko jauna
Amona
  Elisabet
Portugalgoa
Aita
  Joanes III.a Nuñez
Larako jauna
Ama
  Maria II.a Diaz
Bizkaiko andrea
  Nuño Lara
Bizkaiko jauna

Erreferentziak

aldatu
  1. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  2. Estepa Díez, Carlos. (2006). «Doña Juana Núñez y el señorío de los Lara» Revue interdisciplinaire d’études hispaniques médiévales (París: SEMH-Sorbonne).
  3. Novia de Salcedo, Pedro. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa. II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC .32334935.
  4. (Gaztelaniaz) Castaños, Pedro Novia de Salcedo y. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del Señorío de Vizcaya y Provincias de Alava y Guipúzcoa: contra las Noticias históricas de las mismas que publicó D. Juan Antonio Llorente, y el informe de la Junta de Reformas de Abusos de la Real Hacienda en las tres provincias bascongadas. Libraría de Delmas (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
  5. Núñez de Villaizán, Juan; Catalán, Diego. (1977). Gran crónica de Alfonso XI. (1. argitaraldia) Madril: Editorial Gredos ISBN 8460007979..

Kanpo estekak

aldatu