Nouveau Larousse illustré - Dictionnaire universel encyclopédique
Nouveau Larousse illustré — Dictionnaire universel encyclopédique, edo, Nouveau Larousse illustré — Claude Augé izenaz ezagunagoa den frantsesezko hiztegi entziklopedikoa, Claude Augéri zor zaion lana da, 7 liburukitan 1897 eta 1904 artean argitaratua.[1][2] 8. liburuki bat du, 1907an argitaratutako gehigarri bat.
Nouveau Larousse illustré - Dictionnaire universel encyclopédique | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Ilustratzailea | Eugène Grasset |
Historia
aldatulehen hezkuntzako irakasle izandako, Claude Augé, Pierre Larousse-ren (1817-1875) iloba, Larousse enpresan sartu zen 1885ean, kontuhartzaile laguntzaile gisa.[3] Ordutik aurrera hezkuntzarako lan ugari idatzi zituen, baita musika liburuak ere, eta ondoren, enpresan gero eta ardura gehiago izan zituen eta azkenean, erredakzio-zuzendaria bihurtu zen.[3]
Ilustrazioekin oso lotuta, hiztegi unibertsal entziklopediko bat kaleratu zuen, Nouveau Larousse illustré (Larousse ilustratu berria) izenburupean.
Deskribapena
aldatuZenbait berrargitalpen 8 liburuki izan zituzten, 7. liburukia 2tan banatu zutelako.
345 kolaboratzaile —egile eta ilustratzaile— mugiarazi zituen, Claude Augéren zuzendaritzapean. Haien izenak 7. liburukiaren amaieran aipatzen dira, baina artikuluak ez zituzten sinatu.
Pierre Larousseren Grand Dictionnaire universel du XIXe siècle lanaren nolabaiteko ondorengoa da, baina birpentsatua izan zen, objektibotasuna eta zehaztasun zientifikoa ditu helburu, aurrekoan ez zegoena: zehaztasuna definizioetan, adibide egokien aukeraketa eta, batez ere, ikonografia aberatsa, garai hartarako kalitate handikoa.[4]
« | Quant à l'esprit dont s'inspire le Nouveau Larousse, c'est l'esprit purement scientifique : nous entendons par là que nous considérons cette encyclopédie non comme une machine de guerre, non comme une œuvre de polémique, mais comme un exposé de faits et d'idées. | » |
Claude Augé, préface du Nouveau Larousse illustré |
Hiztegi horrek benetako arrakasta editoriala izan zuen, -250.000 ale baino gehiago saldu baitziren- eta bere ikusmolde entziklopedikoagatik bidea ireki zien hiztegi garaikideei.
Nuevo Larousse ilustratuak 237.000 artikulu ditu, 7.600 orrialdetan banatuta. 49.000 grabatu, 504 mapa eta 89 ohol koloretan ageri dira.
- Irudi-orriak
-
Hegaztiak.
-
Gibelurdinak.
1928tik 1933ra, Paul Augék, Clauderen semeak, XX. mendeko Larousse koordinatu zuen, sei liburukiko hiztegi entziklopediko unibertsala eta heliograbatuaren teknikaren bidez inprimatua///. Arian-arian, Nouveau Larousse illustré-a ordezkatu zuen, baina, zehatzagoa, ilustratuagoa eta zientifikoki oinarrituagoa egotea, eta bere garaiko jakintzak berritzea izan zuen helburu (235.000 artikulu baino gehiago eta 6.500 orrialde inguru ditu). Larousse horrek berrargitalpen gaurkotuak ukanen ditu 1950eko hamarkada bukaera arte, batzuetan, berrargitalpen berrienendako estalki ezberdin batekin. 1953an liburuki bateko gehigarri bat agertu zen, hasierako obra entziklopedikoa osatuz (1949 aitzineko edizioak).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Barbara von Gemmingen, , Klincksieck, 1988, 195. or.
- ↑ (Frantsesez) von Gemmingen, Barbara; Höfler, Manfred. (1988). Lexicographie française du dix-huitième au vingtième siècle : Colloque international de lexicographie, tenu à l'Institut de langues et littératures romanes, Université de Düsseldorf, du 23 au 26 septembre 1986. Librairie C. Klincksieck et Compagnie, 195 or. (Noiz kontsultatua: 2025-02-05).
- ↑ a b (Frantsesez) Batzuren artean. (2002). «150 ans et quelques milliers de pages plus tard, Larousse sème à tout vent» Le Monde: II-III...
- ↑ (Ingelesez) Collison, Robert. (1966). Encyclopaedias. Their history throughout the ages. Londres: Hafner, 190 or. ISBN 9780028431000..
Ikus gainera
aldatuErlazionatutako artikuluak
aldatu- Pedro Larousse
- Claude Augé
- Larousse
Kanpoko estekak
aldatu- Interneteko artxiboko Nouveau Larousse illustré : dictionnaire universel encycloedique on-line. 1906ko argitalpena. Torontoko unibertsitateak digitalizatua 2009an:
Liburukia | Zer sarreratik | Zer sarrerara |
---|---|---|
1go liburukia | A
+Hitzaurrea +erabiltzen dituen laburdurak |
BELLINI |
Bigarrena | BELLOZ | CHYPRE |
Hirugarrena | CI | DZHOUNGARIE |
Laugarrena | E | GYROSCOPE |
Bostgarrena | H | MELBOURNE |
Seigarrena | MELE | POZZO DI BORGO |
Zazpigarrena | PRA | ZZ
+ kolaboratzaile nagusiak + artikulu nagusiak |
Gehigarria | AALESUND
+Hitzaurrea +erabiltzen dituen laburdurak |
ZYCHI
+ kolaboratzaile nagusiak + artikulu nagusiak |