Nosis

Antzinako Greziako poeta

Nosis (antzinako grezieraz: Νοσσίς; K. a.III. mendearen hasiera, Lokrida, Magna Grezia) poeta greko helenistikoa izan zen. [1][2]

Nosis
Nossis.jpg
Bizitza
Jaiotza Epizephyrian Locri (en) Itzuli, ezezaguna
Talde etnikoa greziarra
Heriotza Locri
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta epigrammatist (en) Itzuli

Eskaintza erlijioso eta epitafotarako epigramak idatzi zituen, baita emakumeentzako homoerotismoan zentraturiko olerkiak. [3][4] Saforekin inspirazioa eta harekin lehia aldarrikatzen ditu. [5] Erinna eta Anyteren eragina ere du. [6] Tesalonikako Antipaterrek bederatzi poeten kanonean sartu zuen. [7]

Nosisen lanak ondo kontserbatu dira, eta Greziako Antologian 12 epigrama daude, gehienak emakumeei buruzkoak. [8] Poema hauetako bat (AP 5.170) Saforen 16. zatian dago inspiratuta. [9] Meleagro Gadarakoak, antzinako Greziako abeslaririk ospetsuenen artean koktu zuen Tesalonikako Antipaterrek Musekin lehiatzeko ohorea merezi zutenbederatzi poeten artean kokaten du.[10]

Nosisen omenez egindako estatua Lokrin

Nosisek berak bere olerkietan adierazi zuen bere amak Teufilide izena zuela, Kleokasen alaba. Beste epigrama batean Melina izeneko alaba bat izan zuela aipatzen du, Melino poeta izan daitekeena.[2] Noside bere garaikideek iraindu eta ondorengo poesia bildumek ahaztutako idazlea izan zen, oro har, emakumeen homosexualitatea lotsagarritzat jo zelako. Emakume izan eta olerki erotikoak idazteagatik prostituta zela ere proposatu dute hainbat kritikok [4][11]

ErreferentziakAldatu

  1. Barnard, Sylvia. "Hellenistic Women Poets". The Classical Journal, 73.3 (1978). p. 204.
  2. a b «A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology, Nossis» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  3. Bowman, Laurel. "The 'Women's Tradition' in Greek Poetry". Phoenix, 58.1 (2004). p. 16.
  4. a b Duce Pastor, Elena. EXPRESANDO EL AMOR: LA AFECTIVIDAD EN EL MUNDO GRIEGO ANTIGUO. Antesteria ISSN 2254-1683, 6 zbkia (2017), 77-94
  5. Snyder, Jane McIntosh. The Women and the Lyre. (1991. Southern Illinois University Press, Carbondale). See Anthologia Graeca 7:718.
  6. Bowman, Laurel. "The 'Women's Tradition' in Greek Poetry". Phoenix, 58.1 (2004). p. 20.
  7. Fernandez Robbio, Matías S. (2014) «Musas y escritoras: el primer canon de la literatura femenina de la Grecia antigua (AP IX 26)». Praesentia, v. 15, 2014, pp. 1-9. ISSN (en línea): 1316-1857. (online)
  8. Barnard, Sylvia. "Hellenistic Women Poets". The Classical Journal, 73.3 (1978). p. 210.
  9. Barnard, Sylvia. "Hellenistic Women Poets". The Classical Journal, 73.3 (1978). p. 211.
  10. «Harry Thurston Peck, Harpers Dictionary of Classical Antiquities (1898), Musae» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  11. (Gaztelaniaz) González, Marta González. Nóside de Locris y su obra, Madrid, Ediciones Clásicas, 2006. . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.

Kanpo estekakAldatu