Ireki menu nagusia

North American Basque Organizations Incorporated (NABO laburdurarekin ezagunagoa) Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen federakuntza da. 2018. urtean, 46 bazkide ditu, horietarik bi Kanadan[1].

HistoriaAldatu

1973. urtean sortu zen NABO, Reno Nevada unibertsitatean zegoen Euskal Ikasketetako Zentroaren (Basque Studies Center) bultzadarekin[2]. Jon Bilbao eta William Douglass zentroko bultzatzaileek Argentinako euskal etxeen federakuntza (FEVA, Federación de Entidades Vasco Argentinas) ezagutzen zuten, eta halako bategite bat eusko-estatubatuarrentzat ona izan zitekeela pentsatu zuten. Era berean, Idaho estatuak laguntza eman zion Basque Studies Centerri euskal proiektu zenbait martxan jartzeko, eta horixe baliatu zuten Bilbaok eta Douglassek.

NABO sortu zen garaian gorabehera handiak ziren euskal diasporako taldeen artean, jatorriaren arabera[3]. Spanish basque taldekoak bizkaitarrak ziren batez ere, kosta partekoak gehienbat: Gernika, Markina eta Lea-Artibai ingurukoak. Hauek kolonia indartsua eratua zuten Boise, Idaho eta Oregon inguruan, eta beste multzo handi bat zegoen, french basque taldekoak, Nafarroa Behereko hegoaldekoak nagusiki: Baigorri, Aldude eta inguruetako herrietakoak. Jatorri honetakoak gehiago ziren Kalifornian. Bi taldeen arteko mugak apurtzea eta taldeak hurreratzea izan ziren NABOren helburuak sorrera unean, eta helburuok bete egin dira neurri handi batean.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Inc., North American Basque Organizations, «NABO Member Organizations» nabasque.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-15 .
  2.   «The North American Basque Organizations, Inc. - NABO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-15 .
  3.   «NABO, North American Basque Organization - bizkaie.biz» bizkaie.biz . Noiz kontsultatua: 2018-06-15 .

Kanpo-loturakAldatu