Ireki menu nagusia

Nora Méndez (San Salvador, 1969ko martxoaren 24a) El Salvadorko idazlea da. Soziologian eta Komunikazioetan lizentziatua, musikan interprete eta konpositore lanetan ibilia da.

Nora Méndez
Nora Méndez, escritora.jpg
Bizitza
Jaiotza San Salvador1969ko martxoaren  24a (50 urte)
Herrialdea  El Salvador
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Heziketa El Salvadorko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta

IbilbideaAldatu

Letren eta musikaren mundura sarrera, gutxi gorabehera, El Salvadorko Gerra Zibilean (1980-1992) izandako parte-hartze politikoarekin batera gertatu zen. Bigarren Hezkuntzako Ikasle Federazioaren (FES) Idazkari Nagusia eta FAL komando urbanoetako kide izan zen, El Salvadorko Alderdi Komunistaren (PCS) adar armatua. 1989an atzitu zuen Polizia Nazionalak eta urte berean, Ilopangoko Penalean atxilotu zuten. 1992ko Bake Akordioen ondoren, bizitza publikotik erretiratu zen, 2002an argitaratutako bere lehen liburuarekin berragertuz.

“Nuevamerica” musika taldeko interprete eta konpositore izan zen 80ko hamarkadan, eta Erdialdeko Amerikako hainbat kontzertuetan parte-hartu zuen. 1991 eta 1992 urteetan, ASTAC taldeko Guanacanto orria diseinatu eta argitaratu zuen Diario CoLatino egunkarian, “Pajarillo Verde” izengoitiarekin. Horrez gain, “Sombrero Azul” argitaletxeko partaide izan zen. Nuevametikan hainbat abesti idatzi zituen; audio formatuan El Salvadorko gerraostean grabatutako “Condenados al amor” balada erromantikoa besterik ez zen erregistratu.

2008an, “Rufina llora por sus hijos” abestia idatzi zuen. Abestiak omenaldia egiten dio Rufina Ayala-ri, El Salvadorko Gerra Zibilean El Mozoteko sarraskitik bizirik irten zen persona bakarrari. 2010ean “Reciclando el Balam” bideo artistikoak burutu zituen Manuel Carcache konpositorearen musikaz baliatuz. 2009 eta 2012 urteen artean, bere poemetako batzuk Roberto Farona artistak sortutako Giroscopio izeneko poesía esperimental plaquette batean argitaratu ziren, Espainiako Badajoz hirian.

Hainbat performance kolektibo zuzendu eta burutu ditu San Salvadorko kaleetan. Horien artean “Poesía en la calle” (2004), “El Parque de Zapatos” (2010) eta “El color de la sangre jamás olvidada” (2014) daude. Horrez gain, 2017an, San Salvadorko modernizazioari eta memoriaren ahanzturari kritika egiten zion performance sorta jarri zuen martxan. Mendezek burubelarri diardu memoriaren, egiaren eta sistema sozialen eraldaketen hausnarketetan.

Bloglari bezala, nabarmendu egin da hainbat kronika eta artikuluetan izan duen parte-hartze politikoaren ondorioz. 2010ean, lehenengo goi-bilera euro latinoamerikarrera gonbidatu zuten. Bilera streaming bidez transmititu zen. Beraz gain, Yoani Sánchez, Verónica Baz, Judith Leclerc y Julia Ardón bloglariek parte-hartu zuten.

Mendezen interesen artean, esperimentazioa eta teknologiaren erabilera aurki daitezke. Hori dela eta, multimedia baliabideak erabiltzen lehenengoetariko poeta izan zen. Errusiako telebista Kate Internazionalean, salatu zuen nola bere lanetako iritzi politiko eta salaketa sozialen ondorioz jazarpen politikoa jaso zuen.

Argitaratutako lanakAldatu

EleberriaAldatu

  • De seudónimo Clara, (2013), Letra Negra.

IpuinaAldatu

  • Cuentos de Lemon Twist, (2012).

PoesiaAldatu

  • Atravesarte a pie toda la vida, El Salvadorko Teknologia Unibertsitatea (2002).
  • La estación de los pájaros (2004), Dirección de Publicaciones e Impresos, DPI, CONCULTURA.
  • Seis, Calentura de amor y Pintura fresca (2006), El Salvadorko Unibertsitatea.
  • Dressing Room, (2014), Findemundo argitaletxea.
  • Arquetipas, (2015), Findemundo argitaletxea.