No one likes us, we don't care

No one likes us, we don't care (euskaraz Inork ez gaitu gogoko, bost axola) Ingalaterrako Londres hiriburuko Millwall Football Club taldeko zaletuek abestu ohi duten abestia da.

No one likes us, we don't care
Jatorria
Ezaugarriak
No one likes us, we don't care abestia entzungai.

1970eko hamarkadaren amaieraldera abesten hasi ziren. Izenburuak britainiar hedabideek talde honetako zaletuak hooligan gisa deskribatzearen ondorioz emandako erantzun gisa sortu zen.

Hitzak zaletuek asmatuak izan arren, doinua Rod Stewart abeslariak abestu eta ezagutarazi eta The Sutherland Brothers taldeak konposatutako Sailing (Nabigatzen) abestiarena da.

Erresuma Batuko beste hainbat futbol taldeetako zaletuek ere abestu ohi duten doinua bada, jakina, hitzak edota izenburua bera ere beren talde eta zaletuen nahiera aldatuak, tartean Eskoziako Glasgow Rangers taldeko zaletuek Glasgow Celtic taldeko zaletuei iseka egiteko, edota Wealdstone Football Club, Milton Keynes Dons Football Club, Crawley Town Football Club, AIK Fotboll, Shamrock Rovers Football Club, Philadelphia Union, Columbus Crew, Urawa Red Diamonds, Raith Rovers Football Club, Hertha BSC, Detroit City Football Club, RB Leipzig, San Diego State Aztecs eta MSV Duisburg taldeetako zaletuek.

Inongo mailetan jokatzen ez duen Dulwich Hamlet Football Club ingeles taldeko zaletuek No one knows us, we don't care ("Inork ez gaitu ezagutzen, bost axola") izenburupeko bertsio umoretsua abestu ohi du.

Hitzak aldatu

Jatorrizko ingelesez

No one likes us, no one likes us,
No one likes us, we don't care!
We are Millwall, super Millwall
We are Millwall from The Den!

Euskarazko itzulpena

Inork ez gaitu gogoko, inork ez gaitu gogoko,
Inork ez gaitu gogoko, bost axola!
Millwall gara, super Millwall
The Deneko Millwall gara!

Kanpo estekak aldatu