Nizeako kredoa (antzinako grezieraz: Σύμβολον τῆς Νικαίας, latinez: Symbolum Nicaenum kristau liturgian erabiltzen den sinesmen adierazpen bat da. Nizeako deitzen zaio hasierako adierazpena Nizean hartu zelako (gaur egungo İznik, Turkia), 325ean ospatu zen Nizeako I. kontzilioan[1]. 381ean Konstantinoplako I. kontzilioa emendatu zen, eta hortik aurrera Nizea-Konstantinoplako kredoa izena ere eman zaio. Kredo honek Nizeako kristautasuna definitzen du.

Nizeako kredoaren ikono bat, 381ko testuarekin eta sinesten dugu plurala erabilita.

Ekialdeko Eliza Orientalek eta Asiriar Elizak kredoaren sinesmen adierazpena erabiltzen dute pluralean ("sinesten dugu"), baina Eliza Ortodoxoak eta Eliza Katolikoek singularrean erabiltzen dute ("sinesten dut"). Anglikano eta Protestanteek, normalki, forma singularra erabiltzen dute, baina batzuetan plurala ere erabili izan dute.

Apostoluen kredoa Mendebaldeko kristautasunean erabiltzen da ere, baina ez Ekialdeko kristautasunean[2][3]. Igandeetan eta egun garrantzitsuetan bi kredo hauetako bat adierazten da Erromatar errituan mezan, homiliaren ostean. Nizeako kredoa ere garrantzitsua da Eliza Katolikoan karguren bat hartu behar dutenentzat[4][5].

Bizantziar errituan Nizeako kredoa liturgia jainkotiarrean abesten da, Anaforaren ostean, eta egunero ere arrats-otoitzan.

Nizea-Konstantinoplako kredoa (381) euskaraz

aldatu
«

Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra,
Aita guziz ahaltsu, zeru-lurren Egile,
ageri diren eta ez diren guziena.
Sinesten dut Jaun bat bakarra, Jesu Kristo, Jainkoaren Seme bakar,
mende guziak baino lehen Aita ganik sortua.
Jainkoa ganik Jainko, argitik argi,
egiazko Jainkoa ganik, egiazko Jainko.
Sortua, ez egina, Aitaren izaite berekoa,
haren bidez dira eginak gauza guziak.
Gu gizonen gatik, eta gu salbatzeko, jautsi zen zerutik.
Eta Izpiritua Sainduaren egitez, Maria Birjina ganik,
gorputz harturik, gizon egin zen.
Pontzio Pilatoren menpean, gu gatik gurutzeratua izan zen,
oinazetan hila eta hobiratua.
Hirugarrren egunean piztu zen, Liburu Sainduek erran bezala,
zerurat igan eta Aitaren eskuin aldean jarririk dago.
Aintzaz etorriko da berriz, biziak eta hilak jujatzerat,
eta haren Erregetzak ez du azkenik izanen.
Sinesten dut Izpiritu Saindua, Jaun eta bizi-emaile,
Aita ganik, eta Semea ganik dena.
Aitarekin eta Semearekin batean,
agur eta goresmen berbera hartzen duena,
eta Profeten ahoz hitz egin zuena.
Sinesten dut Eliza : bat, saindu, katoliko eta Apostoluena.
Aitortzen dut bataio bakarra, bekatuak barkatzeko.
Igurikatzen dut hilen piztea, eta datorren munduko bizia.
Amen!

»

[6]


Erreferentziak

aldatu
  1. Readings in the history of Christian theology. (1st ed. argitaraldia) Westminster Press 1988 ISBN 0-664-24057-7. PMC 16951339. (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  2. «The Nicene Creed | Antiochian Orthodox Christian Archdiocese» ww1.antiochian.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  3. «The Orthodox Faith - Volume I - Doctrine and Scripture - The Symbol of Faith - Nicene Creed» www.oca.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  4. «PROFESSION OF FAITH» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  5. «Code of Canon Law - IntraText» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  6. «Sinesten dut – Fedeola» fedeola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).

Kanpo estekak

aldatu