Niveen Khashab
Niveen Khashab (Beirut, 1981eko uztailaren 13a ) kimikari libanoarra da. Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2017an, botikak banatzeko material hibrido berritzaileak ikertzeagatik eta zelula barneko jarduera antioxidatzailea monitorizatzeko teknika berriak garatzeagatik[1].
Niveen Khashab | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beirut, 1981eko uztailaren 13a (43 urte) |
Herrialdea | Libano |
Hezkuntza | |
Heziketa | Floridako Unibertsitatea Beiruteko Amerikar Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Wengang Li (en) Song Li (en) Khachatur Julfakyan (en) Yevhen Fatieiev (en) Mohamed Amen Hammami (en) Kholod O Alamoudi (en) Shahad Alsaiari (en) Haneen Omar (en) Yang Zhang (en) Buthainah Alshankiti (en) Safaa Al-Rehili (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | King Abdullah University of Science and Technology (en) King Abdullah University of Science and Technology (en) (2009ko ekainaren 1a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ikasketak
aldatuBeiruteko Amerikar Unibertsitatean egin zituen Kimika ikasketak eta Floridako Unibertsitatean doktoratu zen.
Ikerketak
aldatuNanomaterial programagarri "adimentsuak" diseinatu, sintetizatu eta erabiltzen ditu, sistemen askapen kontrolatua eta entrega ezaugarriak azpimarratuz. Material sintetiko hauek aplikazio ugari dituzte, hala nola, biologiko biomimetikoak (banaketa, detekzioa eta irudikatzea), industrialak (nanokonposatuak) eta ingurumenekoak (mintzen sintesia).
Khashaben taldeak bereziki bentzenoaren deribatuak banatzen ditu makrozikloak eta kaiolak erabiliz ezagupen molekularraren bidez. Automihiztatzen diren kapsula ugari (SAC, self-assembled capsules) sortu dituzte RNA, DNA eta proteinak garraiatzeko[2]. CRISPR-Cas9-ren kapsulaketan eta banaketan ere zentratu da geneen edizioa hobetzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) SASTA. (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
- ↑ «Smart Hybrid Materials (SHMs) - King Abdullah University of Science and Technology» web.archive.org 2019-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).