Nire aitaren etxea

Nire aitaren etxea (gaztelaniaz: La casa de mi padre) 2009an Gorka Merchan donostiarrak zuzendutako lehendabiziko filma da[1].

Nire aitaren etxea
Jatorria
Argitaratze-data 2009
Estreinaldi-data 2008ko irailaren 24a
Jatorrizko izenburua La casa de mi padre
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 100 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosa
Zuzendaritza eta gidoia
Gidoigilea(k) Iñaki Mendiguren
Antzezlea(k)
Emma Suárez
Carmelo Gómez
Juan José Ballesta
Verónica Echegui
Alex Angulo




Ekoizpena
Edizioa Teresa Font (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Fernando Velázquez
Argazki-zuzendaria Aitor Mantxola
Argumentu nagusia Euskal Herriko gatazka
Kanpo loturak

Filma Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosan grabatu zuten. 2008ko irailaren 24an Donostiako Zinemaldian[2] eta 2009ko apirilaren 3an zinemetan[1] estreinatu zuten.

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Txomin Garaik (Carmelo Gómez), enpresari eta pilotari ohia, ETAk mehatxatuta Argentinan zenbait urte eman ondoren, bere anaia Koldo, zinegotzi abertzalea, hiltzear dagoela jakin eta etxera itzuli da. Bertan Gaizka iloba (Juan José Ballesta), kale borrokan dabilen pilotaria, ezagutzen du. Anaia hil baino lehen Txomini semea bide onean sar dezan eskatzen badu ere, zaila da Gaizka osaba traidoretzat duelako.

Azkenean Gaizka eta Txominen arteko harremanak konpondu eta pilota lehiaketa batean aritzeko entrenatzen du. Tamalez, lehiaketarako egun bat falta zela, Txominek buruan tiro bat jausten du. Honek Gaizka pentsakor uzten du, alde batetik osaba aintzat hartu duelako eta bestetik Sara lehengusinak maitemindu duelako.

Ezaugarri teknikoakAldatu

Zuzendaritza Gorka Merchan
Gidoia Iñaki Mendiguren
Ekoizlea Luis de Val
Iker Monfort
Musika Fernando Velázquez
Argazki Zuzendaria Aitor Mantxola
Muntaia Teresa Font
Jantziak Mario Suances

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.