Ninurta-Tukulti-Ashur

Ninurta-Tukulti-Ashur, oso denbora laburrez gobernatu zuen errege Asiriar bat izan zen, bere aita Ashur Dan I.aren ondoren, tronura igo eta berehala, bere anaia Muttakil-Nuskuren esku galtzeko.

Ninurta-Tukulti-Ashur
Asiriako errege

K.a. 1133 - K.a. 1133
Ashur Dan I.a - Muttakil-Nusku
Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. XII. mendea ( urte)
Familia
AitaAshur Dan I.a
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Bere erregealdia laburra izan zen arren, jauregiarekin lotutako administrazio zibil eta erlijiosoaren datu ugari ezagutzen dira, gortearen funtzionamendua deskribatzen dutenak, taulatxo ugaridun zenbait artxibategi aurkitu izanari esker. Honela, Takultu jaiaren ospakizuna ziurtatzen duen lehen dokumentua ezagutzen da, aurretik jada ospatzen zen arren, non, erregeak, jainkoei, janaria ematen zien sakrifizio eran, euren bedeinkapenak herrialdera, hirira eta erregea berarengana erakartzeko.

Bere erregealdian, Babiloniaren eragina sendotzen da, eta, horregatik, Marduken estatua itzultzen du, bere tenplura itzuli daitekeena, mende bat baino gehiagoz erbesteratua egon ondoren, bere aurreko errege bat izan zen Tukulti-Ninurta I.ak lapurtu baitzuen.

Bere anaiaren altxamenduaren ondoren, Babiloniara ihes egitea lortu zuen, une honetan, historiatik desagertzen delarik.


Aurrekoa
Ashur Dan I.a
Asiriako erregea
K. a. 1133
Ondorengoa
Muttakil-Nusku