Anne « Ninon » de l'Enclos, baita ere Ninon de Lenclos eta Ninon de Lanclos bezala ezagututa, Parisen batailatua izan zen, 1620ko azaroaren 10ean eta hiri berean, 1705eko urriaren 17an hil zen. Oso kortesana ospetsua izan zen, gutunen idazlea eta letretako emakume berritzailea.

Ninon de l'Enclos

Bizitza
JaiotzaParis1620ko azaroaren 10a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1705eko urriaren 17a (84 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksalonnièrea, idazlea eta mezenasa
Musika instrumentuaKlabizenbaloa
Lauta
Egilearen testuen bilduma baten azala.

Biografia

aldatu

Paristarra, Turenako dukearen erregeren zaldun baten alaba zen. Aitak ez zuen oso ospe ona, nahiko lizuna omen baitzen, eta ama, ordea, erlijio zalea zen. Gaztetatik literatura mota asko irakurri zuen: klasiko lantindarrak, maitasunezko eleberriak, poesia, filosofia. Egileen artean Montaigne oso ondo ezagutu zuen. Gaztelania eta italiera ikasi zuen. Beraz kultura zabaleko emakumea zen.

1636an ama hil zitzaion eta handik gutxira aita. Bera oinordeko bakarra izan zen. Lortu zuen diruarekin Parisko Le Maraisen, Turnelles kalean, etxe bat erosi zuen. Laster etxe hura Parisko saloi ospetsuenetariko bat bihurtu zen eta bertara Parisko izen nagusiak joaten ziren: idazleak, politikariak, artistak... Ondorioz, izen handiko lagunak izan zituen: Scarron, Saint-Évremond,o Molière, Kristina Suediakoa erregina, Scarron anderea, denborarekin Madame de Maintenon bezala ezagutzea eman zena... Baina baita ere Madame de Sévigné moduko etsai amorratuak. Egotzi zitzaizkion amoranteen zerrenda ere luzea zen: Coligny, Gourville, Condé printzea, el Richelieu kardinala eta Gédoyn abatea.

Voltairek emakume honen edertasun fisikoa zein intelektuala goraipatu zuen. Mintzakide nekaezina eta arteen zein antzerkiaren zale amorratua zen. Hil ondoren bere pasadizoak eta abenturak frantsesen memorian gelditu ziren. Askoren ustez Frantziako ausardia handienetariko kortesana izan zen. "Maitasunaren anderea" bezala ezagutu zitzaion.

Anne de L'Enclósek idatzita gauza gutxi utzi zuen. Batez ere bere gutunak gordetzen dira eta haietatik aforismo eta pentsamendu bildumak atera egin dira:

  • Saint-Évremond-i idatzitako gutunak
  • La coquette vengée (1659). Liburu hau berari egotzia izan da baina egilea ez dago oso garbi. Antza, jaso zituen erasoen aurrean idatzi zuen.
  • Lettres de Ninon de L’Enclos au marquis de Sévigné. Bilduma hau 1750ean Amsterdamen plazaratu zen. Biltzailea Damours izeneko norbait izan zen. Dirudienez Damours benetako gutunen bilduma batean oinarritu zen baina nahiko modu librean. Edizio desberdinak ezagutzen dira.
  • Bibliothèque épistolaire, ou choix des plus belles lettres des femmes les plus célèbres du siècle de Louis XIV. Lettres de Ninon de l'Enclos, de Mme. de Maintenon, des Ursins, de Caylus, etc., recueillies par A. Delanoue.

Ideologia

aldatu

Bere lanetan Ninon de Lenclosek garaiko gizartean emakumeak zuen lekuari buruzko ausnarketa ugari egin zituen. Haren ikuspuntutik edo senarraren menpe bizi behar zuen edo fribolitatean murgildu. Agian horregati adiskidetasunari erabateko balorea eman zion eta inoiz ez zen ezkondu. Haren pentsamenduan Epikureismoren jarraitzailea aurki dezakegu; bizitzaz ahalik eta gehien disfrutatu nahi zuen. Moralki, "gizonezkoa bezalako portaera" izatea erabaki zuen. Zentzu askotan bere ideiak feminismoaren aurrekariak bezala uler daitezke.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ninon de l'Enclos