Nino Schurter

txirrindulari suitzarra

Nino Schurter (Tersnaus, 1986ko maiatzaren 13a-), mendiko txirrindularitzan aritzen den txirrindulari suitzarra da[1]. Hiru Olinpiar Jokotan hartu du parte eta Rio de Janeirokoetan, 2016an, urrezko domina lortu zuen. Munduko txapelketa gehien irabazi dituen mendiko txirrindularia da.

Nino Schurter
Nino Schurter at the Worlds 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza1986ko maiatzaren 13a (35 urte)
Herrialdea Suitza
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Posizio edo espezialitateacross-country cycling (en) Itzuli
Pisua67 kilogramo
Altuera173 zentimetro
ninoschurter.ch

IbilbideaAldatu

2004an gazte maila Munduko eta Europako gazte mailako txapelduna izan zen. 2006tik aurrera Suitzako taldearekin batera errelebotako lasterketan munduko txapelduna izan zen eta bakarka 23 urtez azpiko txapelketak irabazi zituen. 2008an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte aurrenekoz eta brontzezko domina eskuratu zuen

2009an iritsi zen aurreneko bakarkako Munduko txapelketa. Canberran jokatu zen, Australian eta Nino Schurterrek zortzi munduko txapelketetako lehenengoa irabazi zuen. 2012an denboraldi bikaina egin zuen, 15 lasterketa jokatu eta hamaika irabazi baitzituen. Joko Olinpikoetan ordea bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

2014 denboraldian Orica-GreenEDGE taldeak errepidean debuta egiteko aukera eman zion. Romandiako Tourra eta Suitzako Itzulia egin zituen baina ez zuen arrakastarik izan eta mendi txirrindularitzara itzuli zen[2].

2015ean erabaki zuen 2016ko Olinpiar Jokoetarako bereziki entrenatzea eta bere hirugarren Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[3]. 2017an denboraldi perfektua osatu zuen, jokaturiko guztia irabaziz. Lasterketarik aipagarriena Hegoafrikako Absa Cape Epic izan zen, zortzi etapa dituen lesterketa gogorra. Matthias Stirnemann-ekin bikotea osatuta zortzi minututako aldea atera zioten faboritoak ziren Christoph Sauser eta Jaroslav Kulhavy bikoteari. Schurterren hirugarren aldia zen parte hartzen zuena eta garaipena lortzearekin Munduko Kopako lasterketa guztiak irabazi zituen eta "Denboraldi perfektuaren" izedendapena jaso zuen.

PalmaresaAldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Tokia Emaitza Lasterketa
2008 Pekin Brontzea XCO
2012 Londres Zilarra XCO
2016 Rio de Janeiro Urrea XCO
Munduko Txapelketak
Urtea Tokia Emaitza Lasterketa
2004 Les Gets Brontzea XCO (gazte mailan)
2005 Livigno Brontzea XCO (23-azpitik)
2006 Rotorua Urrea XCO (erreleboak)
Rotorua Urrea XCO (23-azpitik)
2007 Fort William Urrea XCO (erreleboak)
Fort William Zilarra XCO (23-azpitik)
2008 Val di Sole Zilarra XCO (erreleboak)
Val di Sole Urrea XCO (23-azpitik)
2009 Canberra Urrea XCO
2010
2011 Champery Urrea XCO
Champery Urrea XCO (erreleboak)
2012 Leogang-Saalfelden Urrea XCO
2013 Pietermaritzburg Urrea XCO
2014 Lillehammer/Hafjell Urrea XCO
Lillehammer/Hafjell Urrea XCO (erreleboak)
2015 Vallnord Urrea XCO
2016 Nové Město Urrea XCO
2017 Cairns Urrea XCO
Cairns Urrea XCO (erreleboak)
2018 Lenzerheide Urrea XCO
Lenzerheide Urrea XCO (erreleboak)
2019 Mont Sainte-Anne Urrea XCO
Mont Sainte-Anne Urrea XCO (erreleboak)
Munduko Kopa
Urtea Emaitza Irabazitako lasterketak
2010 Urrea 2: Dalby Forest, Val di Sole
2011 Zilarra 1: Pietermaritzburg
2012 Urrea 4: Pietermaritzburg, Nové Město, Mont-Sainte-Anne, Val d'Isère
2013 Urrea 3: Nové Město, Val di Sole, Vallnord
2014 Zilarra 4: Nové Město, Mont-Sainte-Anne, Windham, Méribel
2015 Urrea 3: Mont-Sainte-Anne, Windham, Val di Sole
2016 Zilarra 3: Cairns, Albstadt, Lenzerheide
2017 Urrea 6: Nové Město, Albstadt, Vallnord, Lenzerheide, Mont-Sainte-Anne, Val di Sole
2018 Urrea 4: Nové Město, Albstadt, Val di Sole, La Bresse
2019 Urrea 2: Vallnord, Les Gets
ez

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Olympics - BBC Sport» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  2. (Ingelesez) February 2014, Cycling News 18. «Schurter to race Tours de Suisse and Romandie with Orica GreenEdge» cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  3. (Ingelesez) «Schurter wins men's mountain bike gold» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).

Kanpo estekakAldatu