Nikolas Segurola

gipuzkoar artzain, fraide eta bertsolaria

Nikolas Segurola Etxaniz (Largarate baserria, Matxinbenta, Azpeitia, Gipuzkoa, 1939ko martxoaren 28a[1] - 2023ko abenduaren 30a[2]) euskal artzain, fraide eta bertsolaria izan zen.

Nikolas Segurola
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1939ko martxoaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2023ko abenduaren 30a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartzaina, fraidea eta bertsolaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Segurola 1951n joan zen Arantzazuko santutegira bizitzera, 12 urterekin, eta 70 urte baino gehiago igaro zituen bertan. Besteak beste, bertako Gomiztegiko Artzain Eskolaren sortzaileetako bat izan zen. Gaixotasun batengatik etxera itzuli behar izan bazuen ere, behin betiko hara itzuli zen 19 urte zituenean. Arantzazu inguruko Gomiztegi baserriko abereak zaintzea izan zuen lan. Baina, fraideak gutxitu ahala, erabaki zuten han zituzten 1.200 txerriak, 6.000 oiloak eta 30 behiak kendu eta ardiak jartzea. Hortik sortu zen Arantzazuko Gomiztegi artzain eskola.[3] Ardi latxa eta Idiazabalgo gaztaren alde lan handia eta oparoa egin zuen

Hitz jario handiko gizasemea, mila bertsotik gora ditu eginak, eta Arantzazuko liburutegian daude gordeta. 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian epaile izan zen.

2020ko urtarrilaren 26an Urnietan ENBA baserritar sindikatuak "Baserritarron laguna" saria eman eta omenaldia egin zitzaion.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu