Ireki menu nagusia

Nikolai Semionovitx Tikhonov (San Petersburgo, 1896ko abenduaren 4agreg./azaroaren 22ajul. - Mosku, 1979ko otsailaren 8a) errusiar idazlea izan zen.

Nikolai Semionovitx Tikhonov
Bundesarchiv Bild 183-S98599, Berlin, Deutscher Schriftsteller-Kongress.jpg
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1896ko azaroaren  22a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1979ko otsailaren  8a (82 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, itzultzailea eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza USSR Union of Writers Itzuli
Mugimendua Errealismo sozialista
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Sobietar poeta nagusietako bat izan zen, eta ospe handia eman zioten idatzi zituen gerra-baladek. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, soldadu joan zen Lehen Mundu Gerraren hasieran. Errusiako Iraultzaren garaian, armada gorrian sartu zen, eta Gerra Zibilean parte hartu zuen. Haren ondoren, Serapion Anaiak poeta-taldeko kide egin zen, eta 1922an argitaratu zituen lehen poema-bildumak: Orda (Horda) eta Braga (Ur-eztia), Gerra Zibileko gertaerak gogoan zituela. Sinbolisten moduak kritikatu zituen, eta errealismo pertsonalista batera jo zuen bere lanetan. Ekialdeko lurretan barrena ibili zen hurrengo urteetan, eta bidaia haietan bizi izandakoak Heroi baten bila liburura bildu zituen (1927). Stalinen garaietatik aurrera, bihotzez eta lumaz defenditu zuen Sobietar Batasuna. Bigarren Mundu Gerran, Kirov gurekin dago (1941) poema idatzi zuen, eta 1944-1946 bitartean Sobietar Batasuneko idazleen lehendakaria izan zen. Sari asko jaso zituen hurrengo urteetan, eta zuzenean parte hartu zuen Boris Pasternak idazlearen aurkako kanpainan. 1977an idatzi zuen azken liburua: Leningradskie rasskazy (Leningradoko istorioak), eta haren poema nagusien bildumak argitaratu ziren ondoren: Stikhotvoreniya poemy (1981, Poema epikoak) eta Pesni kazhdogo dniya (1982, Egunoroko kantuak).

ErreferentziakAldatu