Ireki menu nagusia

Nikolai Semenovitx Kardashev (errusieraz: Никола́й Семёнович Кардашёв; Mosku, 1932ko apirilaren 25a - ibidem, 2019ko abuztuaren 3a) errusiar astrofisikari bat izan zen eta Zientzien Errusiar Akademia Espazio-Ikerketa Institutuko zuzendariordea edo bigarren zuzendaria.

Nikolai Kardashev
Bizitza
Jaiotza Mosku1932ko apirilaren 25a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza Mosku2019ko abuztuaren 3a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa MSU Faculty of Mechanics and Mathematics Itzuli 1955)
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Physics and Mathematics Itzuli
Tesi zuzendaria Iosif Shklovsky Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Q42305167 Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, astrofisikaria, akademikoa eta asmatzailea
Enplegatzailea(k) Astro Space Center Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Academia Europaea Itzuli

BiografiaAldatu

Moskuko Estatu Unibertsitatean graduatu zen 1955ean, horren ondoren, Sternberg Astronomia Institutuan (Mosku) lan egiten hasi zen. Iosif Shklovskiren ikaslea izan zen eta bere doktoregoa 1962an amaitu zuen.

1963an Kardashevek quasar bat aztertu zuen, CTA-102 izenekoa, hau izan zen sobietarrek lurretik kanpoko zibilizazio adimentsu baten zantzuak aurkitzeko egin zuten lehen saiakera. Azterketa horretan ondorengo ondorioa atera zuen: zibilizazio adimentsu batzuek gu baino askoz garatuagoak egon behar dute, hau da, milioika urteko abantaila ateratzen digute. Ondorio horretatik etorri zen bere lanik ezagunenetako bat: Kardashoven eskala, zibilizazioen garapen teknologikoa neurtzen duen eskala.

Kardashev SESBeko Zientzien Akademiako kide eta Fisika Orokorraren eta Astronomiaren dibisioko kide izatera iritsi zen 1976ko abenduaren 12an. 1994ko martxoaren 12an ordea, Errusiako Zientzien Akademiako kide iraunkor izateko eskumena lortu zuen.

Ikus, gaineraAldatu