Nikolai Stepanovitx Gumiliov (errusieraz: Никола́й Степа́нович Гумилёв; Kronstadt, 1886ko apirilaren 15aGreg./apirilaren 3aJul. - Kovalevski basoa, Petrogradetik gertu, 1921eko abuztuaren 26a) errusiar olerkari, literatur kritikari, bidaialari eta ofizial militarra izan zen.

Nikolai Gumiliov

Bizitza
JaiotzaKronstadt1886ko apirilaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
HeriotzaSan Petersburgo1921eko abuztuaren 26a (35 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Anna Akhmatova  (1910 -  1918)
Anna Engelhardt (en) Itzuli  (1919 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, ofizierra, itzultzailea, literatura-kritikaria, afrikanista, esploratzailea eta bretteur (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaQ1209525 Itzuli
MugimenduaAcmeist poetry (en) Itzuli
Izengoitia(k)Анатолий Грант
Genero artistikoaProsa
antzezlana
narraziozko poesia
bertsoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: 907ac49e-372c-4930-be4a-784e0c66a61d Discogs: 600677 Find a Grave: 10489157 Edit the value on Wikidata

1902an lehen poema publikoa, Hiritik basora ihes egin nuen izenekoa (Я в лес бежал из городов) eta 1905ean lehen olerki liburua, Konkistatzaileen bidea. 1907tik Europan zehar bidaiatu zuen, batez ere Frantzian eta Italian, eta Errusian itzuli zen Apollon egunkari artistikoa argitaratzera. 1910ean Anna Akhmatovarekin ezkondu zen eta 1912an haien seme Lev jaio zen.

Afrikarekin liluratuta, hainbat aldiz bidaiatu zuen kontinentera, eta Etiopian esploratu eta ehizatu zuen.

1910ean Viatxeslav Ivanov poeta sinbolistaren eragina jaso zuen. Hala ere, sinbolismoaren mistizismoarekin pozik ez zegoenez, Sergei Gorodetskirekin Olerkarien gremioa sortu zuen. Mugimenduak akmeismo deitu zuen. Modeloak Théophile Gautier eta Frantziako Parnasse izan ziren. Osip Mandelstam, Georgi Ivanov eta Vladimir Nabokov mugimendu honetakoak izan ziren.

Gogo biziz parte hartu zuen Lehen Mundu Gerran, eta bi aldiz kondekoratu zuten. Bitartean, bere olerkiak argitaratzen jarraitu zuen.

1920an Errusia Osoko Idazleen Batasunaren sortzaileetako bat izan zen. Jendaurrean erakutsi zituen bere ideia antikomunistak eta jendaurrean aitaren egiten zuen. Txekako kideek atxilotu zuten eta 1921eko abuztuan exekutatu zuten.

Kanpo estekak

aldatu